Bularreko minbiziari aurre egiteko egunaren jarduerak
Urriaren 19ko larunbatean bularreko minbiziaren kontrako eguna da. Horregatik, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) Ermuan duen taldeak bezperan -urriaren 18an- hainbat jarduera gauzatuko ditu egun osoan zehar. Horien artean, azpimarra behar arratsaldeko 5etatik 7etara bitartean Orbe Kardinalaren plazan informazio emateko eta eguzkitako arrosa koloreko betaurrekoak saltzeko postua, eta kolore bereko lazotxoak banatzeko hori baita gaixoekiko elkartasunaren ikur edo adierazlea. Anima zaitez eta parte hartu!
Jardunaldiak helburu bikoitza du. Batetik, bularreko minbiziaren aurka borrokatzeko gizartea mobilizatzea eta gaixotasunaren ikerkuntzan aurre egiteko behar diren sosak biltzea. Eta bestetik, gaixotasunaren inguruan diziplina anitzeko informazio ematea, AECC elkarteak gaixoen eta beren familien esku jartzen dituen zerbitzu eta programak ezagutaraziz.
Egitaraua honakoa da:
- Goizez: Lazo arrosak banatuko dira herriko ikastetxe, taberna, denda eta bulegoetan.
- 17:00etan: Informazioa emateko mahaia jarriko da.
- 17:00etan: Eguzkitako arrosa koloreko betaurrekoak salduko dira eta lazo erraldoia egingo da.
- 19:00etan: Amaiera emango zaio informazio mahaiari, programari egunari, gaixoekiko elkartasuna adierazi eta bularreko minbiziaren kontra.
Lotutako albisteak
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko