Programazio aldaketa: Gravity eta Metallica 3D filmak ikusgai asteburuan Ermua Antzokian
Asteburu honetarako iragarrita genuen programazioa aldatu behar izan dugu banaketa arazoak izan direlako. Hori horrela, iragarritako ‘El Mayordomo 3D’ filmaren ordez Gravity 3D proiektatuko dugu Antzokian, hileko azken aste bukaerarako hitzartuta genuena. Udal Kultura sailetik eragozpenak barkatzeko eskatzen dut, nahiz eta gorabehera horretan erantzukizunik izan ez arren.
Zineklubak hasiera emango dio asteko programazioari. Ostegunean ‘Violeta se fue a los cielos’ filma txiletara ikusi ahal izango dugu, Andrés Wood zuzendariarena. Violeta Parra trobadore ezagunaren biografia oinarri harturik zinerako egin zen dramatizazioa da. Parra konpositore eta kantari aparta izan zen, berak sortutakoa interpretatu ez ezik Txileko folklorea sakonki ikertu zuena. Hainbat adar artistiko landu zituen, guztia bizitza pertsonal eta sentimental gorabeheratsuaz uztartuz. Filma bizia da, ikuslea harrapatuko duena eta artistaren atal guztiak agerian uzten dituena, argi-ilunak barne. ‘Violeta se fue a los cielos’ Sundance jaialdiko sari nagusia irabazi zuen. Eta Huelvako jaialdian zuzendari eta aktore onenaren saria eman zitzaion Francisca Gavilani. Iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Alfonso Cuarónek zuzendu eta George Clooneyk eta Sandra Bullockek protagonizatutako ‘Gravity 3D’ proiektatuko dugu. Zientzia fikziozko filma da, Oscar sarien hurrengo ediziorako faborito handi bezala proposatzen dena. Filma ziragarria da, bisualki ikusgarria, hipnotizatu eta tentsioa sortarazten dizuna. Teknikoki oso ondo egina dago eta kritikak gizatasun zentzu sakona duela azpimarratu du. Espazioan egindako txangoan astronauta bikotea istripua izango du eta ontzira bueltatzea oso kolokan dute. Hurrengo orduak nahitaezkoak izango dira lurrera bueltatzerik ala ez izango duten edo bizia espazioan galduko ote duten. Gravity 3D larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Nimrod Antal zuzendariren Metallica: through the never 3D da. Metallica taldeak rock & rollaren historiaren parte da. Milioka disko saldu dituzte egin duten ibilbide luzean. Through the never Black album arrakastatsuan eskaintzen duten abestietako baten titulua da. Filmak fikzioko istorioa kontatzen du; taldearekin lan egiten duen gaztea eta bandaren kontzertua uztartuz. Kontzertua punta puntako teknologiarekin grabatuta dago ikusleek bertan daudela senti dezaten. Metallica: through the never 3D larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.
Azkenik, haurrentzako emanaldian, igande arratseko 5etan euskarazko filma proiektatuko dugu. Oskar Santosen ‘Zipi eta Zape kanikaren klubean’ titulukoa. Komikietako bikote ezaguna zine pantailara jauzia egiten du gu guztion -gazte nahiz helduen- gozamena eragin duen te-beotako abentura zoroekin jarraitzeko. Filma euskaraz proiektatuko dugu.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan