'Bi arrebak' Egaña eta Lizasoren bertso saio musikatua
‘Bi arreba’ Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianistak sortu duten ikuskizunaren izena da; Chopinen eta Xenpelarren antzekotasunetan oinarrituta, musika, bertsoak, istorioak eta inprobisazioa uztartzen dituen saioa. Bikotea Ermua Antzokian izango dugu ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak 8 euro balio du eta Sarrerak jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean. Eta emanaldia jasi artean Antzokiko takilan bertan.
Hainbat antzekotasun dituzten arren (biak artistak ziren, sortzaileak eta berritzaileak, biek bere hizkuntza propioa zuten…), Egaña eta Lizaso batean oinarritu dira: biak gaitzak jota egon ziren azken hilabete haietan eta euren arrebak izan zituzten biek zaintzaile lanetan. Izan ere, Chopinen arreba Varsoviatik Parisera joan zen anaia zaintzera; Xenpelar, berriz, ez zuen inork zaindu nahi, gaitza oso kutsakorra zelako, eta arreba ere handik gutxira hil zen gaitzak jota. Azken hilabete horietan oinarritzen da izena, ‘Bi arreba’.
Ikuskizunaren bizkarrezurra kontakizun bat izango da, Chopinen kontuak, Xenpelarrenak... Lizasok pianoz lagunduko ditu Egañak kantatuko dituen Xenpelarren bertsoak.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean