San Martin ate joka: bai azoka eta bai kulturako egitarauak prest
Azaroa gero eta hurbilago dugu eta, ondorioz, baita Euskal Birusak urtero antolatzen duen San Martin azoka ere. Azoka azaroaren 9ko larunbatean egingo da. Ekimenak hogeita lau urte daramatza hazten eta sendotzen. Izan ere, ez da egun bakarrera mugatzen. Egun bakarrak ez gaituelako asetzen, gutxitegi da. Hori horrela, duela zenbait urtetatik hona San Martin azoka jarduera kulturalez dotore jantzita etortzen zaigu, azaro osoan zehar luzatuz. Horri esker, gure ama-lurrak ematen dizkigun produktu ezin hobeen festa luzatu egiten dugu, zuku gehiago ateratzeko.
XXIV. San Martin azokaren programa uzten dizuegu lasterbidez, bertan baitaude jarduera, ekitaldi eta horien ordutegi eta xehetasun guztiak.
San Martin azoka, ez datorkigu ortozik, berarekin eta bere testuinguruan kultur programa zabala baitakar: San Martin kulturala deritzan jarduera multzoa. Ondoren uzten dizuegu prestatutakoaren zerrenda:
- Azaroaren 1ean, ostirala
- Antzerkia. “Emaztegaiaren semea”. Ermua Antzokian, 22.15ean.
- Sarrera: 10€. Ermuko udalak antolatua.
- Azaroaren 8an, ostirala:
- Gazta dastaketa. 19:15ean Lobiano kulturgunean .Lobiano Elkarte Gastronomikoak antolatua.
- Azaroaren 11n, Astelehena:
- Gaztañerre eguna. Afari-merienda autogestionatua, 19.30etatik aurrera Erretena Elkartean.
- Edariak eta gaztainak doan. Kaltxango AEK euskaltegiak eta Ermuko Berbalagun praktika-egitasmoak antolatua.
- Azaroaren 15ean, ostirala:
- Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio,Uxue Alberdi, Alaia Martin,Unai Iturriaga,Andoni Egaña eta Beñat Ugartetxea).
- Gai jartzailea: Josu Goikoetxea. Ermua Antzokian, 22.15ean.
- Sarrera: 10€. Euskal birusa elkarteak antolatuta.
- Azaroaren 16, 17 eta 18an:
- Zinea. ‘Amaren eskuak’, ohiko ordutegian Ermua Antzokian.
- Azaroaren 22an, ostirala:
- Badira Bagara dokumentala, Nafarroan euskararen legearen inguruko egoera. Solasaldia. 19:00etan Lobianon . Euskal Birusak antolatua.
- Azaroaren 23an, larunbata:
- Haur antzerkia. Nire odisea. Ermua Antzokian, 17:00etan. 4€, Ermuko udalak antolatua
- Azaroaren 29an, ostirala:
- Kontzertua. Eñaut Elorrieta. Ermua Antzokian, 22:15ean.
- Sarrera: 10€. Ermuko udalak antolatua.
- Azaroaren 30ean, Larunbata:
- Ermuan kalejira, alboka musika eskolako trikitilariekin, 12:30etan plazan. Euskal Birusa elkarteak antolatua.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte