El Mayordomo eta Prisioneros filmek, amaiera emango diote urriko zine komertzialari

22.10.13
Ermua Antzokia

Hurrengo astebukaeran urriko zine programazioari amaiera emango diogu filma aparta bi proiektatuz: El Mayordomo eta Prisioneros. Osteguneroko legez, zineklubak ekingo dio asteko programazioari. Etzi damu ‘El Espíritu del 45’ titulukoa eskainiko dugu, Ken Loach zuzendari britainiar eta beterano konprometituarena. Bigarren Mundu Gerran britainiarrek garaitu ondoren idatzi gabeko hitzarmena zabaldu zen herrialdean, bake garaian taldeak irabazten jarrai zezen: osasun eta gizarte zerbitzu publiko berria eratzea, etxebizitza eskuratzeko bidea hobetzea eta herri eredua denon zerbitzura eraikitzea eta ez gutxi batzuen mesedera. Ideia noblea, popularra eta gehiengoak aldarrikatua izan zen. Dokumentalak prozesua nola gauzatu zen eta horren zergatia azaltzen du, eredu hori berreskuratzeko une ez ote den planteatuz. 45eko izpiritua gogora ekartzen duen filma konbentzitzen duen ohietakoa da, konprometitua eta hunkigarria. Ausardiaz eta esperantzaz josita dago. Komunitate eta publikotasunaren aldeko garrasia da. Filma iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu, ohi bezala.

Zine komertziala proiektatzen larunbatean hasiko gara, Lee Daniels zuzendariaren ‘El Mayordomo’ tituluaz. Protagonista Forest Whitaker da, gazte beltza arrazakeriagatiko banaketa gainditu eta Etxe Zurian etxezain lanetan hasiko dena, EEBBtako 8 presidenterentzat lan eginez. Etxe Zuritik EEBBtan gertatzen diren aldaketen lekuko pribilegiatua izango da. El Mayordomo egungo filma garrantzitsuenetakoa da. Oscar sarietarako hautagai sendoa da eta filmean lan egiten du aktore on sorta, esaterako; Oprah Winfrey, John Cusak, Jane Fonda, Cuba Gooding Jr. Robin Williams eta Lenny Krawitz bera ere. Filma larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena ‘Prisioneros’ titulua da, Denis Villeneuve zuzendariarena. El Mayordomo Oscar sarietarako hautagai sendoa dela esan dugu eta honakoa ere, antzeko egoeran dago, kalitatean hurbiletik jarraitzen baitio. Kritika oso ondo hartu du eta Seven edo Mistyc River tituluekin alderatzen dute. Aita batentzako amets gaiztoena alaba desagertzea omen da. Kelly Dover zoratzeko puntuan dago alaba txikiena eta haren laguna desagertu ondoren, ikerketa bere gain hartuko duelarik. Baina noraino iristeko prest dago? Inor galdu beharko ez genukeen filma da, Prisioneros larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez aste honetan Thor Freudenthal zuzendariaren Percy Jackson y el mar de los monstruos 3D proiektatuko dugu. Urrezko ardi-larruaren bilaketaren istorio mitologikoaren errepresentazio gaurkotua da. Percy Jackson fantasiazko filma entretenigarria da, haur eta gazte literaturan oso saldua izan den nobelan oinarritutakoa. Arratsaldeko 5etan.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan