2014ko Aurrekontuan jasoko diren lehentasunak zehazteko 1ngo parte hartze saioa
2014ko Aurrekontuan barneratuko diren lehentasunak identifikatzeko parte-hartze prozesua aurrera jarraituko eta bilera ireki bitan hezurmamituko da datozen bi asteetan. Bilera horiek irekiak dira eta Izarra Centren egingo, arratsaldeko 7etan hasita. Bilera horietara pertsona guztiak joateko aukera berdina izan dezagun –gizon nahiz emakume- haurtzaindegi eta ludoteka zerbitzua eskainiko dugu, non 2 urtetik 10 bitarteko haur eta gaztetxoek gelditu ahal izango diren. Bilerak urriaren 29 eta azaroaren 5eko martitzenetan egingo dira, arratsaldeko 7etan, herritarron proposamen eta ekarpenak jaso eta horiek udalak gauza ditzan. Lobiano urriaren 8an jarraituko den metodologia azalduz abiaraziko prozesuren bigarren fasea da honakoa. Horren harira, datozen egunetan ermuarrok etxean eskutitza jasoko dugu, honen berri eman eta parte hartzera animatuz.
Horrez gain, gaurtik aurrera datorren urtealdi ekonomikoan zehaztu eta zuzkitu beharreko proposamenak elektronikoki helarazteko aukera izango da webgune korporatibo honetatik bertatik. Parte-hartze prozesu honetan edozein hiritar indibidualek parte har dezake eta bere ekarpena edo idea jasotzen duen proposamena aurkeztu azaroaren 4ra arte, horretarako ondorengo inprimakia betez. Parte har ezazu eta bete inprimaki bat egin nahi duzun proposamen bakoitzeko. Eta are gehiago, prozesu eta proposamenen inguruko informazioa eskatu eta jasotzerik ere badago nahi duenarentzat, horretarako eratuko dugun banaketa-zerrendari atxiki eta datuak eman behar dituelarik.
Banakako informazioa emango diogu banaketa-zerrendari atxiki eta horrela nahi dutela adierazten diguten pertsona guztiei
Asmoa da ekarpenak eta ideiak biltzea, erabakiak hobeto hartzen laguntzeko eta udal politikaren alderdi ezberdinak (gizartea, kultura, hirigintza, kirola, ekonomia…) aberasteko, horregatik honakoa galdetzen dizugu: Ermuak egun dituen zein gai edo arazotan uste duzu zuk Udala gehiago eta bereziki ahalegindu beharko litzatekeela?
Behin proposamenak bildu ondoren, Udalak proposamenak teknikoki bideragarriak diren baloratuko du, eta Udal Gobernuak erabakiko du zeintzuk aurkeztuko zaizkion Udalbatzarrari Udal Aurrekontuetan sartzeko.
Nolanahi ere, Udalak proposamen guztiei erantzuteko konpromisoa hartzen du Udalak, bai eta prozesuaren urrats bakoitzaren berri hiritarrei emateko.
Zure iritziak asko balio du, horregatik har ezazu 2014ko Aurrekontutik zuri dagokizun zatia eta etor zaitez urriaren 29an eta azaroaren 5ean, biak asteartez, arratsaldeko 19:00etan Izarra Centre-n izango diren parte-hartze saioetara.
Etorri nahi baduzu eta 2 urte eta 10 bitarteko haurrak norekin utzi ez badaukazu, ez dugu hori eragozpen izaterik nahi, horregatik haurtzaindegi zerbitzua jarri dugu 18:30etik saioak amaitu artean.
Lotutako albisteak

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan