2014ko Aurrekontua prestatzeko saioetan parte hartzea emate aldera, Eremu Akademiak Ludoteka zerbitzua emango du

28.10.13
Erakundea

2014ko Aurrekontuan barneratuko diren lehentasunak identifikatzeko parte-hartze prozesua bilera ireki bitan hezurmamitzen hasiko da datozen bi asteetan. Bilera horiek irekiak dira eta Izarra Centren egingo, arratsaldeko 7etan hasita urriaren 29 eta azaroaren 5eko martitzenetan. Bilera horietara pertsona guztiak joateko aukera berdina izan dezagun –gizon nahiz emakume- haurtzaindegi eta ludoteka zerbitzua eskainiko dugu, non 2 urtetik 10 bitarteko haur eta gaztetxoek gelditu ahal izango diren. Helburua familiei parte hartzeko eta bertaratzeko benetako aukera eskaintzea da, seme-alaba txikiak konfidantzaz osoz atenditurik utzita arratsaldeko sei eta erdietatik gaueko bederatzi eta erdietara bitartean. Eremuk ludoteka zabala prestatuko du, bost zonalde edo txoko berezi antolatuta: arte, zine, jolas eta mozorro txokoa eta ipuin kontalaria. Eta hori gutxi balitz, seme-alabak afalduta jasotzeko aukera izango dute jana eramaten duten familiek. Horretaz, bi begirale eta hezitzaile

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko kide de Eremu akademiak beteko du ludoteka zerbitzua, dinamizazio eta heziketa lanean eskarmentu handia duten bi begiralez baliatuz.

Espazio edo guneen diseinua

Ludotekak bost zonalde edo txoko berezi izango ditu, bertan gelditzen diren harurek gustoko dutenean ibili eta dibertitu daitezen. Atendituta egoteaz gain, afaria eramaten duten familiek seme-alabak otordu hori egina jasoko dituzte.

Txoko edo gune bakoitzean gauzatuko diren jarduerak eta horietan erabiliko diren materilak ondorengoak dira:

  • Arte Txokoa
    • Gune honetan haurrek sormena lantzeko aukera izango dute, tresna ezberdinez baliatuz. Erabiliko duten materiala argizariko eta zurezko pinturak eta orriak.
  • Zine Txokoa
    • Gune honetan gustokoen dituzten pertsonaien filmeekin gozatuko dute.
  • Jolas Txokoa
    • Gune honetan jolas eta jostailuak izango dituzte bakarka nahiz taldean jokatzeko. Materiala jolas hezitzaileak eta talde edo kooperaziorako jostailuak.
  • Ipuin kontalaria
    • Gune honetan atseden hartu eta ahozko tradizioari jarraiki ipuin eta istorioak entzuteko aukera izango dute, adinaren arabera berezitu eta sailkatuta.
  • Mozorro Txokoa
    • Haur eta umeek pertsonai ezberdinez mozorrotu ahal izango dute, bertan izango dituzten arrapa eta materialarekin.

Eta, hori guztia gutxi balitz, janaria prestaturik eta ontzian eramanten duten familiek seme-alabak afalduta jaso ahal izango dituzte, horretaz begiraleek arduratuko baitira. Afari Txokoa

Saioen ordutegia eta etxeko eginbeharrak hobe edo errazago uztartze aldera, nahi dutenek afaria eraman ahal izango dute, begiraleek eman diezaioten.

Lotutako albisteak

Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du
Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
15.07.25
Udalbatzak gaur ezohiko Osoko Bilkura izango du

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea