Entretenigarria izan zen 2014ko Aurrekontuan lehentasunak zehazteko lehen bilera
Berrogeita hamasei ermuarrek parte hartu zuten bart arratsean 2014ko Aurrekontuan lehentasunak zehazte aldera Izarran eta arratsaldeko 7etan deitutako lehen bileran. Adinezko pertsonak gazteak baino gehiago izan ziren, kopuruari dagokionez. Aldiz, generoaren arabera, emakumeen (29) kopurua eta gizonena ia berdintsua izan zen.
Saioa Enrique Sacanell kanpo ahaolkulari adituak gidatu zuen. Bilera puntualtasunez hasi zen eta beranduago iritsitakoek taldearekin bate egin ahal izan zuten. Saioa Izarra Centre eraikineko laugarren solairuan egin zen, 60 bat lagun hartzeko prest zegoen aretoan. Bertan hamar mahaia jarri ziren, 1etik 10 zenbakira bitartean zenbaturikoak eta bakoitzean sei kideentzat lekua zegoen. Herritarrak iristearekin batera zenbaki bana ematen zitzaien, mahaietako batean jar zitezela eskatuz. Elkarrekin iristen zirenek mahai ezberdinetara bideratzen ziren, talde guztietan denetariko iritziak izateko.
Enriquek mahai bakoitzari eskatu zien, taldean antzemandako arazoak komunean jarri eta kolorezko paper itsasgarrietan jartzeko. Taldeko kide guztiek ados jartzen ez baziren, iritzi indibidualak jasotzeko aukera ere ematen zitzaien, iritzirik jaso gabe gera ez zedin. Horretarako hogei minutu eman zien, gaien lehentasuna adostu eta idazteko. Denbora horren ondoren, mahietako paperak ordena eta gaiari jarraituz bildu ziren, proposatzen zenaren arabera multzokatuz. Idatzitakoa oso generiko edo zabala zen kasuetan mahaiko bozemaileak azaldu egiten zuen esan nahia argituz.
Saioaren bigarren zatian koloretako papertxoek gaitan sailkatu ziren: kirola, irisgarritasuna, enplegua, eta abar…Gaika multzokatzea bertaratutakoen aurrean egin zuen aholkulariak.
Mahaietako kide bakoitzari hiru puntu gorri banatu zitzaion, banatutako sailkapenean lehentasuna ezarri zezaten, Hau da gairik kezkagarriena enplegua dela uste bazuten, horri puntu gorria jartzeko. Herritarrok kezkagarrien jo ditugun gaiak, bileraren laburpenean jasotzen dira.
Azkenik, esan behar dugu haurtzaindegi eta ludoteka zerbitzua saiora bertaratu ziren bi familiek erabili zutela, bertan ume bana utziz. Ludoteka behe solairuan Izarra duen auditoriumean jarri zen.
2014ko Aurrekontuan lehentasunak zehazteko prozesu honen berri zehatza jaso nahi duten guztiek, izena eman dezakete honako formularioaren bidez eta banaketa zerrendarekin bat egin.
Lotutako albisteak

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan