Udal Lantaldeak eta Udaltzaingoak zerbitzu bereziak beteko Domu Santu egunerako
Domu Santu eguna ospatzen ohi dugu urtero azaroaren 1ean, jai egun dugularik eta tradizio katolikoari jarraiki santu guztien –ezagun eta ezezagunen- ohorez eta horiek gogoan hartzeko eguna, Urbano IV Aita Santuak hartutako erabakiari jarraiki. Espainian eta mundu zabaleko beste hainbat lekutan tradizioz hildakoen memoria ondratzera erabiltzen dugu. Gaur hasiko dugun asteburu honetan hildakoak gurtuko ditugu. Bihar Domu Santu eguna izango eta Arimena larunbatean. Tradizio katolikoari jarraiki hildako senideak bisitatzera joaten ohi gara kanposantuetara, loreak eraman eta otoitz egitera. Tradizioa bere ukitu gastronomikoa ere badu eta, egunotan gozo bereziak ere jaten ohi dira lekua askotan.
Domu Santu eguna
Gure udal honek obra lantaldeko lankideak eta Udaltzainak eskainiko dituzten zerbitzu bereziak koordinatu ditu, pertsona ugari izango baitira Pagorben dugun hilerriraino hurbilduko direnak. Agerikoa denez kanposantua hirigunetik at dugu, Ermua eta Trabakua gaina lotzen dituen BI-2301 errepidearen albo batean, eta bertaratzeko askok ibilgailua erabiliko dute. Hori horrela, udaltzain agenteak bertan izango dira sartu eta irteerak erregulatzeko eta Vialbeko zabaldegian prestatuko diren aparkalekuak koordinatzeko.
Azaroaren 1, 2 eta 3an hilerria goizeko 9etatik iluntzeko 8ak bitartean mantenduko da zabalik. Udal Lantaldeko lankideek, arduratuko dira hilerria zabalduko dute bihar. Ordutegia goizeko 9etatik iluntzeko 8ak bitartean. Horrez gain, ehorzle lankidea bertan izango da goizez 10etatik eguerdiko ordu 1etara bitartean eta arratsaldez 3etatik 5etara bitartean, bisitariek askatzen dioten laguntza emateko -hilobien kokapena bilatu, eskailerak utzi, eta abar-. Larunbatean ere bertan izango da, instalakuntza txukuntzen eta garbitzen goizeko 8 eta erdietatik 10 eta erditara bitartean. Azkenik, esan behar kanposantuko argiak piztuta mantenduko direla gaueko bederatzi eta erdiak arte.
Lotutako albisteak

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du