‘La mirada del amor’ eta ‘Todas las mujeres’ filmak ikusgai Ermua Antzokian asteburuan

05.11.13
Ermua Antzokia

‘La mirada del amor’ filma ‘Pacto de silencio’ titulukoaren ordez proiektatuko dugu

Asteburu honetarako iragarrita genuen programazioa aldatu behar izan dugu banaketa arazoak izan direla-eta. Hori horrela, iragarritako ‘Pacto de silencio’ filmaren ordez ‘La mirada del amor’ proiektatuko dugu Antzokian, hileko azken aste bukaerarako hitzartuta genuena. Udal Kultura sailetik eragozpenak barkatzeko eskatzen dut, nahiz eta gorabehera horretan erantzukizunik izan ez arren. Estreinako pelikulen kopia kopurua urria dela medio, horrelakoak gertatzen baitira.

Zineklubak hasiera emango dio asteko programazioari. Ostegunean ‘La espuma de los días’ filma frantsesa ikusi ahal izango dugu, Michel Gondry zuzendariarena. Boris Vianek idatzitako eta izen bereko eleberria oinarri hartu eta egokitzapena da. Drama erromantikoa, surrealismoz josita dagoena. Colin eta Cloe senar emateak erronka gogorrari aurre egin beharko dio, emaztea gaixotu ondoren. Gaitza birikietan du eta tratamenduari aurre egiteko senarrak hainbat lan egin behar izango ditu, hainbat gero eta arraroagoak direnak. Protagonistak Romain Duris eta Audrey Tautou aktoreak dira. Kreatibitate handiko filma da, irudi metaforiko eta zapore gazi-gozoez jositakoa. Jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpi tituluekin. Iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Mariano Barrosok zuzendu eta Eduard Fernándezek protagonizatutako ‘Todas las mujeres’ proiektatuko dugu. Tragikomedia da, non Nacho protagonistak bere bizitzarekin zerikusia izan duten emakume guztiei aurre egin beharko dien, guztiekin zor baitago. Filman maitalea, ama, bere psikologoa, bikotekidea, neskalagun ohia eta koinatua agertuko dira. Eduard Fernándezek lan bikaina egin du, gezurti eta limurtzaile ukitua duen pertsonai honekin. Todas las mujeres filmaaurretik anntzeman ezin den bitxia da, interpretazioaren talentuaz gainezka datorrena. Filma larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Arie Posin zuzendariren La mirada del amor da. Aktore protagonistak Annette Bening, Ed Harris eta Robin Williams. Filma komedia erromantiko elegantea da, xamurra eta kartsua, sentibera eta aldi berean sinesgarria. Azpimarra behar bikote protagonistaren lana. Urte batzuk atzera alargun geratu zen emakumeak bere senarra zenarekiko antza handia duen gizon ezezagun batekin topo egingo du, arraroa bada ere, harengandik zirrara bat eta erakargarri du. La mirada del amor filma helduek maitatzeko dugun moduaren inguruko hausnarketa atsegina da. Filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.

Azkenik, igandeko emanaldiari dagokionez, arratsaldeko 5etatik aurrera ‘Cazadores de sombras. Ciudad de hueso’ titulukoa ikusi ahal izango dugu ermuarrok. Ikusle gazteentzako filma da, Cassandra Clare idazleak idatzitako bilduma arrakastatsuan oinarrituta dagoena. Filmak hainbat osagai uztartzen ditu: fantasia, erromantzea, abentura eta drama. Clary Brooklyn hiriko neska gaztea da, zeina bizitzako abenturarik harrigarrienari hasiera ematear dagoen.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean