‘Pentación Espectáculo’ enpresak ‘Desclasificados’ antzezlana dakar Ermua Antzokira

07.11.13
Ermua Antzokia

‘Pentación Espectáculos’ enpresak ‘Desclasificados’ antzezlana dakar Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrera bakoitzak 15 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan. Ia ez da sarrerarik geratzen. Antzezpenean Jordi Rebellón, Alicia Borrachero eta Joaquín Climent antzezleek lan egiten dute eta ikusmina piztu du, dozena bat eskas sarrera ez baitira geratzen aldez aurreko salmentan salgai.

Lana Sonia Pere Rierak idatzi du eta, bera da zuzendari lanak egiten dituenak. Antzezpenak laurogeita hamar minutu inguru irauten ditu.

Sinopsia

Estatuko kazetaririk prestigiotsuenak bere karrerako elkarrizketarik zailena egin beharko du: aurrez aurreko bat Gobernuko Presidentearekin, zeina delitu gaitzesgarri baten ustez nahasia dagoen. Presidentearen prentsa-idazkari maltzurrak ahal duen guztia egingo du elkarrizketatzaileak bere buruaz ere zalantza egin dezan. Jakingo al dugu egia azkenean?

Pentación enpresa pribatua da, antzerki ikuskizunak ekoiztu, sustatu eta banatzeko xedea duena. Enpresak lenguaia, gaiak eta autoreak berritzearen aldeko apustua egiten dihardu, ikusleei interesa dakieken antzerkia, gaur egungo gai eta istorioa ‘berriak’, garaikideak, eskaini nahi dituelako eta, ezbairik gabe, ustelkeriarena, horrelakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko