Berrogei ekoizlek hartuko dute parte aurtengo XXIV.San Martin azokan
San Martin Azokaren XXIV. edizioan parte hartuko dutenen zerrenda zehazturik dago. Azokak duen lekua mugatua dela eta, aurten 40 postu izan dira. Hamalau ekoizle arituko dira fruta eta ortuarien atalean, seik gazta ekarriko dute beste horrenbeste ogiarekin etorriko dira, bost postu izango dira eztiarekin. Eta lau izango ditugu aukeran txakolin eta sagardo atalean, berriz, bost postu izango da kontserbak eta bestelakoak banatzeko. Horretaz gain, artisau postuak hamabost izango dira eta herriko lau ikastetxeak baita ere (Eskolabarri, Anaitasuna Ikastola, Ongarai eta Sallabente) euren postua jarriko dute.
Postuak iazko edizioetan bezala Orbe kardinalaren plaza eta frontoian jartzeaz gain, Probalekun, Zubiaurre 2-4an, oinezkoentzako gunean, Santiago plazatxoan eta Baldespina parkean ere jartzeko asmoa dago. Artisauak, ostera, euren produktuak erakutsi ahal izango dituzte Santiago plazatxoan plazan. Beraz, holako datuekin azoka, aurreko edizioetan bezain arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek.
Parte hartzaileak ez-ezik, eguneko egitaraua ere prest dago Loturaren bidez azaroaren 9an izango dugun programazioa ikus daiteke. Aldi berean, kartela PDF formatuan prest dago.
Herritarroi laguntzeko, garraio publikoa erabiltzeko eta jende pilaketetan kontuz eta adi ibiltzeko
Azoka dela-eta, herrian hainbat aldaketa egingo dira. Udaltzaingoak zaintza zerbitzua areagotu egingo du agente gehiago jarriz eguneko txandetan. Aditzera eman duenez trafikoari eragingo dioten eta kontutan hartu beharko diren hainbat aldaketa egongo dira:
- Probaleku kalea itxita egongo da gaur ostiraleko ordu 1etatik aurrera, azoka amaitu eta hori hustu bitartean. Taxiak Baldespina Markesa kalera lekuz aldatuko dira, Olaizola lurrindegiaren aurrez aurrera. Bertan garajeak dituzten auzokideak eta azokarako zerbitzukoak sartu ahal izango dira.
- Baldespina Markesaren kalea itxita mantenduko da bihar –azaroaren 9an. Goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak bitartean.
- Hirigunean zamalanak egiteko ohiko lekuak zerbitzuz kanpo geratuko dira aldi-batean. Hirigunean hornitze lanak egiteko Karabixa kaleko C eta D lekuak erabili beharko dira.
- Azokak ukitutako kaleetako bizilagunei laguntzeko eta automobilak erretiratzeko erregutzen zaie.
- Azokara hurbiltzen garen pertsonei adi ibiltzeko eta gure poltsak eta objektuak babesten arreta berezia jartzeko eskatzen zaigu. Azokan jende pilaketak izaten direnez gero, erosketak egin eta produktuak ordaintzerakoan oso kontuz ibil gaitezela azpimarratuz, lapurretan jarduten dutenei erraztasunak ez emateko.
Azkenik, gaur gauetik Bizkaia Etorbideko 2-6 etxebizitzetako tartea erreserbaturik egongo da erakusketara animaliekin datozenentzat. Animalien erakusketa Baldespina parkean jarriko denez, horiek jaitsi eta igotzeko eta bertara eramateko hurbil dagoen lekua bilatu da. Partikularrek ezin izango dugu leku horretan aparkatu.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte