Udal behilatoki-errauztegia urtea amaitu baino lehen jardunean izango da

14.11.13
Erakundea

Ermuko beilatoki eta erraustegi berria jardunean izango dira urtea amaitu aurretik. Datozen hogeita bost urteetan zerbitzuaz arduratuko den ‘Nuestra Señora de Begoña’ ehorztetxearen asmoa behintzat da. Ehorztetxea Albia taldearen barne dago, zeinak estutu guztian lan egiten duen hainbat ordezkaritza izanik. Albia enpresaren operazio Zuzendariak, José Romero Sánchezek eta herriko alkate carlos Torikak zerbitzua hogeita bost urterako esleitzeko kontratua sinatu berri zuten orain egun batzuk.

Aipatu kontratu horretan jasotakoaren arabera esleipena indarrean izango den urte bakoitzean Ehorztetxeak gutxienez 50.000 euro ordainduko dizkio gure udalari. Kontratuan jasotakoaren arabera urteko kanon finko bat ordaindu behar da eta Nuestra Señora de Begoñak 40.000 euroko kopurua eskaini zuen. Horrez gain, urteko kanon aldagarri bat ere jasotzen da, enpresak egiten dituen zerbitzuengatik biltzen duenaren %10a, kontzeptu horretan gutxienekoa 10.000 eurotan ezarrita dagoelarik. Hori horrela, eraikina eta ekipamenduan gastatu diren 850.000 euroak berreskuratuko direlarik. Beilatoki eta erraustegi egiteko proiektua Estatuko Fondoari atxikiz Enplegua eta Toki-jasangarritasuna 2010eko deialdira aurkeztu zen, 2011n eta 2012an gauzatuz.

Instalakuntzan aurreikusita eta prest dago ekitaldi zibilak egin ahal izateko

Zerbitzu berria jardunean laster hasiko dela ezagutarazi zuten alkateak eta zuzendariak kontratua sinatzeko ekitaldian. Orain artean, ez dugu gure udalerrian beilatoki eta erraustegi zerbitzurik eduki eta “zendutako familia kideei azken agurra emateko inguruko bailaretan zerbitzua duten herrietara joan behar izaten ginen”. Beilatokian ekitaldi zibilak ere egin ahal izango dituzte fededun edo bestelako konfesioetako pertsonek. “Etengabe eboluzioan dagoen gizartean geuk ere aurrera egin eta beilatoki eta erraustegia bezalako elementuak edukitzeko premia genuen” adierazi zuen Totorika alkateak, “gure gizarteko kulturan erlijio zerbitzuak aukeratzen dituztenak egon daudelako eta baita sinesmenetatik kanpo agurrak egiten dituztenak ere. Hortaz, azken agurra emateko bestelako zerbitzu baten premia genuen”.

Instalazio berriak eta bertan emango diren zerbitzuak urte amaitu baino lehenago erabili ahal izango ditugu. Gas depositua jartzeke dago, eraikina errotulatu eta esleipendun izan den enpresaren irudi korporatiboa egokitzeko, aparkalekuko markak pintatu eta beste gauzatxoren bat edo beste. José Romero zuzendariak kontratua sinatzean adierazi zuenez “harro daude, enkantera aurkeztu izanagatik Ermua bezalako herrian, berezia baita guretzat”. Albia taldea estatu osoan lan egiten du, non 104 beilatoki kudeatzen dituen, berrehun ehorzketa zentro eta hogeina hilerri baita ere. Enpresak hogeita lau orduko zerbitzua du eta edozer gauzatarako 902 242 420 telefonoan atenditzen dutelarik. Albiak webgunea ere badu.

Nuestra Señora de Begoña Ehorztetxeak Ermuan kobratuko dituen tarifak edo prezio publikoak udalak, Udalbatzaren akordioz, erabaki ditu. Baldintza pleguan zehazten zenez beilatokia zerbitzua 345 eurotan hasiko da eta erraustegikoa 315 eurotan, hurrenez hurren.

Eraikinak hiru beilatoki ditu. Eta baita ekitaldi zibilak egiteko beste areto handiago bat ere. Horiez gain, horrelako jarduera bat gauzatzeko beharrezkoak diren gainerako azpiegiturak ere izanik, esaterako: gorpuen tanatopraxia eta prestakuntzarako, hozte-sistemadunak, biltegia, erakusketa gela, sarrera, bulegoak, komunak, eta abar. Eraikin hori, gaur egungo kanposantuaren barneko eremuan jaso da, Ermua Hambre eta Trabakuarekin lortzen dituen Bi-2301 errepidearen alboan dagoen eremuan, Pagorbe izenaz ezagutzen dugun horretan. Sinadura ekitaldiaren ondoren bi erakundeetako ordezkariek instalakuntzak ikustera hurbildu ziren, behean uzten dizuegun argazki-sortan ikus daitekeenez.

Ermuko beilatoki eta erraustegi tarifak
Zerbitzuak Prezioa
Beilatoki zerbitzua, aretoa, gorpuaren prestaketa eta hoztegia erabiltzea barne izanik 345 €
Erraustegi zerbitzua 315 €

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne