Zuntz optikoak aukera piloa jarriko gure eskuetan: Puntu urdina; InfoErmua TBa, gaixoen jarraipenerako monitorizazioa, eta abar…

15.11.13
Ekonomi Sustapena

Ermuko etxebizitzetaraino zuntz optikoa iristea, jada, errealitate da. Zuntz optikoak aukera piloa jarriko gure eskuetan. Zuntz optikoak datuen transmisioan edo komunikazioetan ekarri duen hobekuntza eta aurrerapena hasierako koaxial edo kobreko pareen kableekiko ikaragarria da. Zuntzak abiadura askoz handiagoa ematen du, batez ere egun dugunarekiko alderatuta. Sinestezina da! Bata eta bestea probatu dutenek badakite zertaz ari garen eta dagoen aldea zein den. Gaur egun gure etxeetan dugun abiadura bostengatik edo hamarrengatik biderkatu baitaiteke. Nolanahi ere, teoriari buruzko eztabaida sakon edo azalekoak eta teknizismoak alde batera utzita, ondorengo lerrootan teknologia hori herrian barrena zabaltzeak ekarriko duen balioa hizpide izan nahi dugu.

Telekomunikazio operadoreak herrian lanean hasten direnean izango ditugun gauza zehatzen berri jaso ahal izateko José Luis Clementerengana jo dugu, modernizazio eta teknologia berrien eremuko zinegotzia baita. Proiektuaren atzetik eta hori koordinatzen ari den politikari honek, epe oso laburrean, gozatu ahal izango ditugun gauzez eta zuntzak duen ahalmena ulertzen laguntzeko hainbat pista eman dizkigu. Clementek aurreratu digunez saretik jaso ahal izango ditugun zerbitzuetan bi lan ildotan ari dira lanean. Bi lerrook eta horietako hainbat zerbitzu eta aplikazio laster ezagutu eta jaso ahal izango ditugu, telekomunikazio operadorek lanean hasi bezain pronto.

Lehen lan ildoari sustatzeko edo promoziokoa deitzen dute. Laburbildurik azaltzeko, honetan hainbat aplikatibo prestatzen ari dira, zuntz optikoko sarean alta ematen duten bizilagunek horren bidez hainbat jarduera izan ditzaten erabilgai eta ikusgai etxeko telebista. Bi euskarriak laster ezagutuko ditugu eta horien ezaugarriak ondokoak dira:

  • Puntu urdina:
    • Hedapen plataforma da, herriko merkataritza sustatzeko, zeina Ermuko Merkatari eta ostalarien elkarteak (EMOEk) kudeatuko duen. Horretan herrian ditugun produktu eta zerbitzuak promozionatuko ditu, bezero izan gaitezkeeino espresuki zuzendutako publizitateaz baliatuz.
  • InfoErmua
    • Herri telebista izango da. Kanal honetan hiru egun lehenago emitituriko programak ikusi ahal izango ditugu, nahi eran, egun eta orduan. Eta ikusi ez ezik, behera ekarri edo deskargatu baita. Seguruenik, etorkizunean telebista kate horretan Udalbatzaren Osoko Bilkurak eta herriak izaten diren jarduerak, ekitaldiak eta interesa duten hainbat ikusi ahal izango dira.
    • Honen harira, esan behar aurreikusita dagoela herriko talde eta kolektiboek proposatzen eta bidaltzen dituzten gauzak ere emititzea, egun Torrekua plazako bideo hormarekin egiten den bezala. Kultur, kirol edo jaietako jarduerak izan ahalko dira. Emisioa zuzenean edo grabatu ondoren egin daitezke.

Bigarren lan ildoari asistentziala izena jarri diote eta, ondorioztatu daitekeenez, hori izango da bere funtsa edo izaera, etxe barrurako zerbitzuak eskainiko baitira bertan, inora atera berrik izan gabe. Zerbitzu osagarri horiek osasun, medizina eta hezkuntza alorrekoak izango direla aurreikusi da. Eremu honetan, aurrekoan bezala, bina aplikaziotan ar idira lanean. Ondrengoak, hain zuzen:

  • Gaixo kroniko edo bestelakoen jarraipen eta monitorizazioa.
    • Gaixoaren etxea eta, esaterako, anbulatorioa edo aditua dagoen lekua konektatu –elkar ikusi eta entzun- ahal izango dira. Modu honetan, kontsultak edo gaizoen tratamenduari jarraipena egitea aurreikusi da. Horretarako, jadanik, bildu izan dira herriko Osasun Zentroarekin, dagokigun Osasun Erakundearekin koordinatze aldera.
  • Hezkuntza edo eduki pedagogikoak.
    • Eskoletako jarduerak edo hezkuntza unitate / ikasgai zehatzak zabaldu ahal izango dira honetan. Et baita ere, ezagutzak, esperientziak eta materialak partekatzeko konektatutakoen artean. Horren guztiaren euskarri etxeko telebista izango delarik.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena