Alerta-egoera eta abisu hori eta laranja dugu , euri-jasa ugariak izan daitezkeelako

21.11.13
Abisuak eta matxurak

Eusko Jaurlaritzak iragarpen berezia eta alerta horia eta laranja ezarri du gaur eta biharko, aurreikuspenek diotenaren arabera gerta litezkeen arriskuak gutxitzeko xedez. Euriari dagokionez ordubetean 15 litro metro karratu baino gehiago pilatzeko probabilitate baitugu. Abisuak dioenez, gaur zaparradak bota ditzake, trumoi-ekaitzak izateko probabilitatea handia da eta zenbait tokitan txingorra ere bota dezakeelarik, batez egunaren bigarren zatian. Elurra ere bota dezake mila metrotik gora. Kostaldean arriskua olatuak eta horiek izango duten altuera izango dira.

Iragarpenak adierazten duenez, bihar okerrera egingo du, eguraldi eskasagoa izanik. Kantauri isuri aldeko zenbait lekutan egunean zehar 60 l/metro karratuko pilatuko dira.

Arrazoi horregatik, udal lan eta zerbitzuetako lankideak kalean izan dira gaurkoak ur euriak jasotzeko dugun sarea garbi eta egoki mantentzeko, inon gainezka egin eta ur pilaketarik izan ez zedin, horien eraginez galerarik izan edo inork minik ez hartzeko.

Horrez gain, esan behar, baita ere, elurra izaten bada horri aurre egiteko dispositiboa ere aktibatu dela gaurkoan, herritarren joan-etorriak bermatuak egon daitezen. Horiek horrela, herritarroi laguntza eskatzen zaigu, edonon gora beherarik ikusiz edo antzemanez, lehenbailehen abisua mena diezagun. Horretarako udal Bulego Teknikora edo Udaltzaingora deituz, zentralitako 943 17 63 22 eta 943 17 63 00 telefonoetara deituz.

Abisuak eta aurreikuspenak pdf formatuak eskaintze dizkizuegu segidan, jaso izan ditugun bezala.

Abisua eta iragarpena pdf formatuan eskaintzen dizugu, jaso ditugun bezalaxe.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri