Imagen
Indar guztiez enplegatu zaitez
22.11.13
Ekonomi Sustapena
Ermuko Udaletxeko Toki Garapeneko Alorrak eta Izarra Fundazioak, Lanbideren aldi bereko finantzaketarekin, “Indar guztiez enplegatu zaitez” programa jaulkitzen dute.
Kezka enpresarial bat duten pertsonei bultzada bat ematea du helburu programa honek, bai ideia bat dutenei, bai enpresa proiektu jakin bat dutenei. Zentzu honetan, ekintza honek lan ildo ezberdinak jasotzen ditu, eskema mental enpresariala duten eta kezka enpresarial bat agertzen duten profil ezberdinak dituzten pertsonei zuzendutakoak.
- Negozio Ideiak
- Laguntzaren ezaugarriak
- Kurtsoa egiten duen eta memoria bat aurkezten duen pertsona bakoitzarentzako 1.500 euro.
- Gehienez 6 pertsona.
- Ez da beharrezkoa enpresa bat sortzea.
- Betebeharrak
- Aurretik Jardueren Gaineko Zergan alta emanda egon ez izatea
- Lanbiden izena emanda egotea.
- Emango dugun prestakuntza programan parte hartzea (taldekako berariazko prestakuntza orduak: 30, memoriaren garapenerako banakako orduak: 10)
- Prestakuntza programa amaitzerakoan proiektuaren memoria bat aurkeztea.
- Laguntzaren ezaugarriak
- Enpresa Proiektuak
- Laguntzaren ezaugarriak
- Kurtsoa egiten duen eta memoria aurkezten duen pertsona bakoitzarentzako 1.500 euro
- Gehienez 10 pertsonak
- Betebeharrak
- Aurretik Jardueren Gaineko Zergan alta emanda egon ez izatea.
- Lanbiden izena emanda egotea.
- Emango dugun prestakuntza programan parte hartzea (taldekako berariazko prestakuntza orduak: 30, memoriaren garapenerako banakako orduak: 10)
- Prestakuntza programa amaitzerakoan proiektuaren memoria bat aurkeztea.
- Prestakuntza programa amaitzen den egunetik 3 hilabeteko epean enpresa sortzea.
- Laguntzaren ezaugarriak
- Eta gainera, 30 urte beherako gizonezkoa bazara edo 35 urte beherako emakumezkoa bazara, Udalgaztedi* programaren bidez autonomoen kuota urte batez ordaintzen dizugu (Udalgaztedi programak zehazten dituen baldintza eta betebeharrei lotuta)
- Eta gainera, adin hau izanez gero, orain bateragarriak dira desenplegu saria kobratzea nor bere kasa hasten duen jarduera bat martxan jartzearekin, jadanik desenplegu saria jasotzen ari bazara eta 270 eguneko mugarekin.
- Eta gainera, teknologi proiektu bat aurkezten baduzu, Izarra Centren 6 hilabetez dohain toki bat utziko dizugu.
- Eta gainera, kurtsoa amaitu eta gero emango dizugun agiria aurkeztuz, Bizkaiko Foru Aldundiak auto-enpleguaren alorrean dituen diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzu.
Azaroaren 28a baino lehen eman ezazu izena.
Informazio gehiago: nizaguirre@udalermua.net 943177159
Lotutako albisteak
Imagen

16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?
Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen

28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera
Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen

04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa
Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena