Udalbatzak bost mozio tratatuko hileko Osoko Bilkuran
Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak hamar puntu hartzen ditu barne eta horien artean azpimarra behar gaien erdiak mozioak direla.
Lehenengo gaia urriaren 9an egindako bileraren akta izango da. Bigarrenean Nazioarteko Kooperazio gaietarako laguntza edo diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri espezifikoak aldatzea onartuko. Hirugarrenetik zazpigarren puntura mozio zenbait aztertuko dira. Ordenaren arabera jarraiki, lehenik, entzumen-minusbaliotasuna duten perstona gorren eta gor-itsuen ahozko komunikazioa arautuko duen lege-priektuaren ingruan PP taldeak aurkeztutako testua. Segidan, PSE-EE/PSOEk eta PPk batera Udalaguntza 2013 programaren inguruan aurkeztutakoa hizpide izango da. Ondoren, Ermua Francking-ik gabeko udalerri deklaratzearen inguruan AltErmuativak aurkeztu eta PSE-EE/PSOEk gain hartutakoa tratatuko da. Horri jarraiki, “Epaiketa político gehiagorik e” Bildu taldeak aurkeztutako mozioa landuko. Eta azkenik, 35/02 sumarioaren inguruan EAJ-PNVk aurkeztutakoa.
Zortzigarren eta bederatzigarren puntuak hirigintza alorrekoak dira. Zubiaurre kaleko 9. eraikinarentzat hirigune historikoaren barne eraberritzeko plan bereziaren xedapen-aldaketa onestea. Eta gauza bera, Izelaieta kaleko 8. eraikinarentzat hirigune historikoaren barne eraberritzeko plan bereziaren xedapen-aldaketa onestea. Hamargarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan