Woody Allenen azken lana,'Blue Jasmine', filmak amaiera emango azaroko zine programazioari
Azaroko zine programazioa Ermua Antzokian amaitzear dago. Asteroko legez, osteguneko zineklubeko saioak hasiera emango dio asteko programazioari. Astelehenean Emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko eguna izan dugunez, zineklubean Eneko Olasagasti eta Jone Karres bikoteak zuzendutako Alardearen seme-alabak titulukoa proiektatuko dugu. Lana dokumentala da eta Irunen eta Hondarribian egiten dituzten alardeetara hurbilduko gaitu eta, baita ere, ospakizunotan gizon nahiz emakumeak elkarrekin eta berdintasunez parte hartzearen aurrean alde eta kontrako jarrera dituzten pertsonen sentimenduak. Filmak alardeen jatorriaren eta 90. hamarkadaren hasieran gatazka hasi eta gaur artean jasandako garapenaren inguruko hausnarketa egiten du. Alardearen seme-alabak gure gizartearen mamian eta guztioi eragiten gaituen arazoaz hausnarketa egiten du. Alardearen seme-alabak jatorrizko bertsioan proiektatuko da gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertziala larunbatean proiektatuko dugu, Pacto de silencio tituluaren lehen pasearekin. Thriller honekin pantailetara eta zuzendaritza lanera bueltatu da Robert redford handia. Berarekin batera Shia LaBeouf, Nick Nolte edo Susan Sarandon mailako aktoreak ditu. Jim aktibista izandakoa da, hainbat hamarkada modu anonimoan bizitzen diharduena. Kazetariek egindako ikerketa baten ondorioz iraganeko gauzak argitaratu eta agerian jarriko direnez, bere bizitzarentzat ondorio arriskutsuak ekarriko ditu. Filma politiko aparta da, gizakion drama erakusten duena. Korrontearen kontrako filma da, Redforden zuzendari eta aktore lana esperotako maila ematen duena. Pacto de silencio filma larunbat arratsaldekoz azpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzekoz ortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamena ere errealizatzaile beterano baten azken lana ekarriko digu. Hain zuzen ere, Woddy Allenek zuzendutako Blue Jasmine titulukoa, Cate Blancheet eta Alec Baldwin bikoteak protagonizatzen dutena. Jasmine New Yorkeko goi mailako dama eta kide da, senarrarengandik banatzean dirurik eta etxebizitzarik gabe geratzen dena. Ahizparen etxera joan behar du bizitzera San Frantziskora, baina ezin izango du eten New Yorken izandako bizitzarekin. Filmak ikuslegoaren babesa jaso du eta baita kritikarena, hortaz arrakastatsu izanen ari da, eta jada hasia da jendea esaten datorren Oscar sarietan aukera izan dezakeela, batez ere Cate Blanchetten lana. Lanak komedia eta drama uztartzen ditu eta, hainbat kritikariren esanetan, Woddy Allenen filmarik onena da Match Point egin zuenetik. Blue Jasmine larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurrentzako emanaldiari dagokionez igande arratsaldeko 5etan gazteek Un pez fuera del mar filma ikusi ahal izango dute. Animaziozko filma dibertigarria, itsaso azpiko abenturaz gainezka datorrena. Itsasoko animaliak antolatu egin beharko dira itsasoaren aberastasuna agortzen duten legez kanpo eta ezkutuan dabiltzan arrantzale aurre egiteko.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea: http://www.ermua.es/pagsantzokia/eu_index.asp.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa