Eñaut Elorrietak ‘Deserriko kantak’ diskoa aurkeztuko Ermua Antzokian

27.11.13
Ermua Antzokia

Eñaut Elorrietak, Ken Zazpi taldearen ahotz eta buruak, kontzertua emango du gure herrian aste honetan. Emanaldia ostiralean izango da, Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Gernika-Lumoko kantariak bakarkako bere lehen lana aurkeztera dator, ‘Deserriko kantak’ izenburukoa eta Elkar argitaletxe eta diskografiarekin aurten bertan argitaratutakoa. Sarrerak 10 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean. Eta emanaldia jasi artean Antzokiko takilan bertan. Ikuskizuna aurtengo San Martin kulturalaren barne txertatzen da.

Eñaut Elorrieta kantariaren bakarkako ibilbidea irekitzen duen lehen diskoa da ‘Deserriko kantak’. Olerki ugari sortu dituen gai unibertsal eta historiko batean (deserria) oinarrituta, Eñaut Elorrietak bere konposizioak argitaratu ditu, berezko ukitu batez tindaturik. Emozioak gidatuta jalgitzen den kantu sorta honetan, Eñautek, hainbat ikuspegitatik herriminez biltzen ditu erbesteratuaren bakardade sentimenduak: beti sustrai bila, beti amaren eta ama lurraren aiduru. Zuzeneko ekitaldiak ere, diskoaren erara, zainduak eta bereziak izango dira, kantuen kalitatez, entzulearen barruari hitz eginez. Izan ere, denak, modu batean edo bestean, atzerrian bizi gara, gure sorlekutik eta bihotzaren gunetik urruti.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean