Jarduera anitz antolatu da herrian Euskararen Nazioarteko egunerako

29.11.13
Erakundea

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko eguna dugu eta Ermuan ere egun hori gogoan izango dugu, euskaldunok erabili ezean, euskarak ez baitu etorkizunik. Hori dela eta herriko hainbat eragilek euren indarrak batu dituzte eta oso programa erakargarria osatu dute. Euskara denona da eta denok egin behar dugu ahalegina erabiltzen eta zabaltzen. Hau izan da ikastetxeekin landu nahi izan den mezua, eta ikastetxe guztien parte-hartzeari esker, jarraian egun honetan garatuko den programa duzue.

Hasteko, goizean, DBH eta UNI-Ermua ikastetxeetako ikasleentzako Euskal Musikari buruzko hitzaldi bat eskainiko da, hitzaldia zuzeneko musikarekin eta bideoekin lagunduta dago eta proiektu honetaz arduratzen den Mikel Markez eta Jesús Mari Loptegi izango ditugu gidari. Euskal musikak historian zehar izan duen bilakaeraren berri modu atsegin batez kontatuko digu. Ibilbide honetan euskarriak, ekipoak eta abarrak zelan aldatu diren azalduko digu.

Bazkal ostean Lehen Hezkuntzako hainbat ikasle Ermua Antzokian bilduko dira, kantuan, lagun arteko lehiaketan, dantzan eta musikaz lagunduak. Ikuskizun hau, aurten lehendabiziko aldiz era bateratuan egiten da, eta benetan eskertu behar da ikastetxeen egindako lana, euskara ezbaita ikastetxeetako kontua soilik, baizik eta denona, edozein egoeratan erabili beharrekoa eta meuz hori da ume guztiei bistaratu nahi zaiena.

Emanaldia amaitu ostean, 16:30ean Antxitxiketan taldekoak herriko ume guztientzako jolasak prestatu dituzte plazan, herri kirolak, aurpegiak margotu, argazkia eta txapak egin…

Iluntzean Euskal Birusak “Euskara ahora” izeneko kanpainaren berri emango du. Kanpaina honen bitartez herritarrak animatu nahi ditu Euskara erabiltzen.

Herri askotan euskararen inguruko ekitaldiak programatu dira, Ermuko Udalak ere bat egin nahi du eta bere laguntza eskaini euskara zaindu eta zabaltzeko asmoz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da