Ermua abangoardia izango interneteko konexioetan, zuntz optikoko udal sareari esker
Udalak 5,5 milioi euroko proiektu aitzindaria garatu du, herritar eta erabiltzaileek banda oso zabaleko eta 100 megabyteko abiadura abenduaren 10etik aurrera kontratatze ahalbidetzen duena.
Ekimena aitzindari da Euskadin eta Europan aurreratuenak duten zerbitzuarekin parekatuko ditu herriko 16.000 biztanleak.
Totorika alkateak sarea aurkeztu berri du, proiektua gauzatu duten enpresetako (Nextira One, Aptica, ECI eta Safeview) ordezkariekin eta zerbitzuak eskaintzen hasiko diren lehen bi operadoreekin.
Jada herriko mila etxebizitza sarera konektaturik daude eta hemendik bi urtera hiru mila bezero –partikularrak eta enpresak- inguru izatea espero da.
Zuntz optikoko udal sarean abiadura handiko internet, telefono eta telebista zerbitzuak emango dira. Sare aukera izango da ekintzaileentzat, administrazioek telebista bidezko asistentzia eta osasun zerbitzuak eskain dezaten bidea irekiko die.
Herriko Carlos Totorika alkateak zuntz optikoko udal sarea aurkeztu berri du, internet abiadura handian dugun herrien abangoardian jarriko gaituena. Bi astetan herriko bizilagun eta enpresek telekomunikazio zerbitzuak kontratatzeko aukera izanen dugu, Europan punta-puntakoak diren herrietakoekin parekagarri izango direnak.
Aurkezpen ekitaldian alkatearekin bat izan dira sarea mamitzeko lanean izan diren enpresen ordezkariak César Martín (Nextira One), Carolina Sáez (Aptica), Iván García (ECI) eta Fernando Ruano (Safeview). Eta baita ere, zerbitzuak ematen hasiko diren lehen bi enpresetako ordezkariak Fredrik Gillstrom (Adamo) eta Servando Sánchez (Atrium Telecom), hain zuzen.
Totorikak adierazi duenez “zuntz optikoa Ermuan zabaltzeak zerikusi zuzena du herriko garapen ekonomikoarekin eta aberastasuna eta enplegua sortzearekin”. Agintariak azpimarratu duenez “bere unean operadore baten zain ezin ginela egon erabaki genuen, horiek hiriburu eta herri handiak lehenesten dituztelako. Horren haritik, Ermuan balioa sortu ahal izateko baldintzak erraztu ditugu, ekintzaileak etor daitezen eta KITen alorrean erakargarri izan gaitezen, krisialdian egonik ere hazten jarraitzen duen sektorea baita”. Jarraian gehitu du “hartutako erabakiak bere arriskua duen arren, gure udalaren lanarekin eta egiten dugun ahaleginarekin bat dator, dugun industri ehuna haz dadila eta etorkizunean berria etor dadila baita gure helburua”.
Sare irekia da Ermukoa, bere ezaugarriekin lehenengoa Euskadin
Ermuak Zuntz Optikoko udal sare neutroa egin du, zabalik dagoena eta telekomunikazio (Internet, telefono eta telebista) herrian zerbitzuak merkaturatu nahi duten operadoreen esku jarriko duena. Udalak bost milioi eta erdi inbertitu ditu sarean eta hori egiteko aipaturiko lau enpresak kontratatu ditu proiektua, obra zibila, ekipamendua, konexioa, baimenak eta gainerako zereginak egiteko.
Ermuko udalaren zuntz optikoko sarea Euskadin egin den lehena da eta herritar eta erabiltzaileek banda oso zabaleko eta 100 megabyteko abiadura simetrikoa –datuak igo eta jaisteko abiadura bera- abenduaren 10etik aurrera kontratatze ahalbidetzen duena. Prezioak lehiakorrak izango dira (hasierako eskaintzak 30€/hileko inguruan kokatzen da). Zerbitzuak ematen hasiko dira abenduaren 10etik aurrera.
Herriko berrogeita bi etxebizitzatan jada hargune optikoa izateaz gain ONT (ohiko ''router'' edo bideratzailearen antzekoa) eta set top box -deskodetzailea- eta urrutiko agintea dute. Talde hori osatzen dute ''probak'' egiten eta funtzionamendua aztertzen ibii dira. Datozen bi urteetan bi mila eta bostehun eta hiru mila bezero izatea aurreikusten da. Zerbitzu horietaz eta telefoniako hainbat gehiagoz laster guztiok gozatu ahal izango dugu. Zuntz optikoko udal sareak internet, telefono eta telebista zerbitzuak izango ditu eta balio erantsitako zerbitzuak baita ere, herritarrentzat nahiz enpresentzat.
Horren harira, ekintzaileek internet bidezko negozio aukera berriak sortu ahal izateko ere baliagarri izango dela espero da. Administrazio publikook ere zerbitzu berriak eskaini ahal izango ditugu, esaterako telebista bidezko trebakuntza, zerbitzu sozial eta sanitarioak gaixo kronikoa dutenentzat, telebista bidezko jagoletza enpresentzat eta herriko telebistak baita ere.
Azpiegituraren ezaugarriak
Promosa udal Sozietate Anonimoak hezurmamitu du zuntz optikoko udal sarea, azpiegitura horren jabe delarik. Proiektua orain bi urte jasi zen eta sare nagusirako kable tirada egin du. Sareak hamahiru sarbide puntu ditu, teknikoki nodo izena dutenak –konexiorako zentralak zonaldeka- horiek eta kablez eraikinetan jarri dituzten kaxa beltz batzuetara –Terminal Optikoaren Kaxa deritzatenak- doazenak. Kaxa horietatik segituz etxebizitza barnean jarriko duten erroseta optikora zabalduko dute seinalea. Azpiegitura doakoa da erabiltzaileontzat, zerbitzuak kontratatzeko derrigortasunik ez dagoelarik.
Abenduaren 10etik aurrera zerbitzuak kontratatzen dituzten biztanle eta enpresei zuntz optikoko kode-bihurgailua jarriko zaie, zeinak ohiko router edo bideratzailearen lana egingo duen eta WiFi konexioa ahalbidetuko, eta TBko deskodetzailea kontratatzen den kasuetan. Momentuz adama eta Atrium telecom dira zerbitzuak eskaintzen eta sarea erabiltzen hasiko diren lehenengo bi operadoreak, nahiz eta etorkizunerako gehiago espero ditugun.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da