Abenduko zine programazioak 12 filme ekarriko ermua Antzokira

04.12.13
Ermua Antzokia

Hilabete eta zine programazio berria dugu, abenduan. Hilabeteak amaiera emango dio urteari eta programazioak 12 proposamen dakarzkigu. Hileroko legez bonoa eskuragarri dugu bai Lobianon baita ere takilan, 12 euroren prezioan. Bonoarekin helduentzako zine komertzialeko eta zine-klubeko proiekzioetara sartu ahal izango gara 1 baten truke. 3 dimentsiotako filmen proiekzioak salbuespen dira, emanaldi horietan bi euro gehiago ordaindu behar baitugu.

Programazioak hamabi titulu bildu ditu. Lau zinekluberako, zortzi zine komertzialean eta beste lau haurrentzako emanaldian. Hortaz, abenduan izango dugu zer ikusi, aukera zabala, estreinako filmak eta kalitatezkoak.

Emanaldiari hasiera emango diogu ostegunean zineklubarekin. Ostegunean ‘Violeta se fue a los cielos’ filma txiletara ikusi ahal izango dugu, Andrés Wood zuzendariarena. Filma hau urrirako programatu arren, azken orduko gorabehera bat izan eta aldatu behar izan genuen. Nolanahi, hainbat eskatu dutenez, berreskuratu egin dugu.

Violeta Parra trobadore ezagunaren biografia oinarri harturik zinerako egin zen dramatizazioa da. Parra konpositore eta kantari aparta izan zen, berak sortutakoa interpretatu ez ezik Txileko folklorea sakonki ikertu zuena. Hainbat adar artistiko landu zituen, guztia bizitza pertsonal eta sentimental gorabeheratsuaz uztartuz. Filma bizia da, ikuslea harrapatuko duena eta artistaren atal guztiak agerian uzten dituena, argi-ilunak barne. ‘Violeta se fue a los cielos’ Sundance jaialdiko sari nagusia irabazi zuen. Eta Huelvako jaialdian zuzendari eta aktore onenaren saria eman zitzaion Francisca Gavilani. Iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertziala ematen larunbatean hasiko gara, ¿Quién mató a Bambi? Tituluarekin, Santi Amodeok zuzendutako komedia zoroa da. Aktore protagonistak dira, esteak beste, Quim Gutiérrez, Ernesto Alterio, Julián Villagrán eta Clara Lago eta, Andres Iniesta futbolaria ere agerralditxo bat egiten duelarik. Endredo-komedia da, indartsua eta akatsez jositakoa, barrez lehertzeko eta erotzeko uneak uztartuz, ikuslearen irribarrea aterako dutenak. Bi langile xelebrek laneko arduraduna atera behar dute automobilaren maletategitik. Lan erraza zirudiena korapilatu egingo da infinituraino. ¿Quién mató a Bambi? Komedia zorrotza, bitalista eta ganberroa da. Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gauean eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamena “Somos los Miller” titulukoa da, beste komedia ganberroa, Jennifer Aniston eta Jason Sudeikis protagonista izanik. Filma road movie zoroa da, non saiatu ba familia eratu beharko duen denbora oso txikian marihuana sorta Mexikotik EEBBetara sartzeko, bizirik jarraitu nahi badu. Produkzio apala da, jendearen eraginaz takilan ondo ibiltzea lortu duena. Komedia basatia da, ikusleari tarte on bat eskaintzea xede duena. Jennifer Anistonen lana azpimarratzekoa da, strip-teaseko dantzari eta etxeko ama izatera pasako dena. Somos los Miller larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako saioari dagokionez igande arratseko bostezan gaztetxoek Gavin Hood zuzendariaren El juego de Ender titulukoa. Filma Orson Scott Card idatzitako fikzio eleberrietan oinarritzen da. Ender gaztetatik entrenatzen ari da militarren eskola, ustezko estralurtarren inbasioari aurre egiten jakin ahal izateko. Bere eskuetan izan dezake Lurraren eta gizakiaren bizitza eta biziraupena. Zazpi urtetik gorako ikusleentzat da aproposa.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa