Ermuarrek jada zuntz optiko bidezko zerbitzuek kontratatu ditzakegu
Zuntz Optikoko udal Sarearen bidez etxerainoko zerbitzuak kontratatzeari ekin dieziogu ermuarrak bihartik –abenduaren 10etik- aurrera. Sare horretan zerbitzuak ustiatzen hasiko diren telekomunikazio operadore aitzindariak bi dira, Promosa udal sozietatearekin hitzarmena sinatu baitute. Biek ehunka herritarren kontsultak jaso dituzte eta hainbat hamarkada dira, jada, alta eman dutenak abiadura handiko internet eta telebista nahi erara. Bi enpresek hasierako eskaintza bereziak egin dituzte.Bakoitzak eskaintzen duena ondoren zehazten dizuegu:
Lehenengo enpresa Atrium Telecom Ermua da, Goiko plazan stand-a jarri zuena San Martin azokaren egunean.
''‘Atrium Ermua Telecom’'' deritzan enpresa Ermura etorri eta bulegoa jarri du ‘Izarra Centre’ eraikinean. Bertan jada langileak daude eta telefono finkora zenbaki berri bat ere eskuratu dute, 846 08 00 10 hain zuzen ere. Enpresak aurreratu duenez bere lehen eskaintza 29, 50 eurokoa izango da, BEZik gabe, eta horren barne ondorengo produktuak sartuko ditu: TBko 50 kate, 50 MB abiadura izango duen internet eta telefonoa (estatuko finkoetara doan deitzeko 300 minutu eta eskukoetara beste 50 minutu. Enpresako Antonio Ramón Guilabert kontseilariak adierazi digunez Ermuan egonkortu eta hazteko asmoarekin etorri da. ''Atriumek'' herrian dugun oinarri eta ''amateur'' mailako kirolari babesa eta laguntza emateko prest dago.
Zerbitzua | Deskripzioa |
---|---|
Telebista | 50 kate |
Internet | 50 Mega |
Telefonoa |
|
Zenbatekoa | 29,50€ + BEZ |
Jatorriz, suediarra den ''‘Adamo’'' Ermura zerbitzuak eskaintzera etorri zaigun bigarren telekomunikazio enpresa da. Adamok hiru aste daramatza gurean bere burua ezagutzera ematen eta beraien eskaintza ezagutarazten. Azaroaren azken astean San Pelaio parkean stand-a eta zeppelina jarri zituen. Abenduaren 2tik 13ra bitartean Eroski Center supermerkatuan ditu sustatzaileak. Adamo enpresak aurkeztu duen eskaintzak ondorengo hauek dira. Batetik, oinarrizkoa deritzana; 100 Mbit/segundoko abiadura errealeko internet zuntz optiko bidez, simetrikoa izango dena, hau da edukiak jaitsi eta igotzeko abiadura berbera. Telefono finkoetara eginiko deiak eta WiFi-n bideratzaile edo routerra. Horren truke 4,95 euro, gehi linearen kuota gehi zergak (BEZ %21a). Bigarrenik, ziztu bizian nabigatu nahi dutenen guztientzat, 300 Mbit/segundoko abiadura errealeko internet zuntz optiko bidez, hau da edukiak jaisteko eta 100 Mbit/segundoko abiadura erreala. Telefono finkoetara nahi eskukoetara eginiko deiak eta wifi-n bideratzaile edo routerra. Horren truke 9,95 euro, gehi linearen kuota gehi zergak (BEZ %21a). Prezio eta promozio horiek datorren 2014ko martxoaren 31ra bitartean mantenduko dira. San Pelaioko standera pertsona ugari hurbiltzen ari da, bertan zuzeneko informazio jasotzeaz gain, gozokiak, puxika eta opariak ere hartzen dituztelarik.
Zerbitzua | 1ngo eskaintza (promozioan) |
1ngo eskaintza (promozioaren ondoren) |
2. eskaintza (promozioan) |
2. eskaintza (promozioaren ondoren) |
---|---|---|---|---|
Telebista | - | - | - | - |
Internet | 300 Mbit/s (bajada) y 100 Mbits/s (subida) | 300 Mbit/s (bajada) y 100 Mbits/s (subida) | 100 Mbit/s (bajada y subida) | 100 Mbit/s (bajada y subida) |
Telefonoa |
|
|
Llamadas nacionales a fijos | Llamadas nacionales a fijos |
Requisitos | 12 meses de permanencia | 12 meses de permanencia | 12 meses de permanencia | 12 meses de permanencia |
Salneurria | 9,95 € + 15 € (línea) + BEZ = 30,19 € | 24,95 € + 15 € (línea) + BEZ = 48,34 € | 4,95 € + 15 € (línea) + BEZ = 24,14 € | 20 € + 15 € (línea) + BEZ = 42,35 € |
Adamo Suedian sortu zuen 2004. urtean Fredrik Gillstromek, Adamo Bredband izenarekin. Adamok abiadura handiko Internet etxeetara ematen hasi zen lehenengoetariko peradorea izan zen. Eta 2007an Espainian 100 Mbit/segundoko abiadurako konexioa interneten etxeetan ematen hasi zen lehen zerbitzu hornitzailea izan zen.
Lotutako albisteak

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan