Gurutze Beitiak eta Julian Iantzik 'La última oportunidad' antzezlana dakartzate Antzokira

11.12.13
Ermua Antzokia

Glu-glu Produkzioak ‘La última oportunidad’ tituluko muntaia dakarkigu aste honetan Ermua Antzokira. Antzezlana Galder Perezek idatzi eta zuzentzen du. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. ETBko aurpegi oso ezagun bi dira antzezleak, hain zuzen ere Gurutze Beitia eta Julian Iantzi. Biak ur azpian ere isiltzen ez direnak. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Antzezpenak hirurogeita hamabost minutu irauten ditu.

Sinopsia

Itxarongela bat. Zain dagoen emakume batek espero ez duen gizona ezagutzen du. Hainbat ezuste eta gaizki-ulertu sortuko dituen ustekabeko topaketa bat izango da hau. Inoiz ezagutu behar ez zen bikote baten istorioa kontatzen du “La última oportunidad” antzerki lanak.

Emakumeak intseminazio artifizialaren bidez ama izan nahi du eta gizona esperma-emailea da. Batak ez du ama izateko azken aukera galdu nahi eta besteak gaur du esperma emateko azken aukera...

Pasioz, dibertsioz, liluraz, gaizki-ulertu eta maitasunez betetako komedia harrigarria.

Berrogei eta berrogeita hamar urte bitartean, badirudi bizitzak zenbait gauzetarako azken aukera ematen duela. Beraz, beranduegi izan aurretik, zintzilik dauden kontuei aurre egin behar zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu