Udalbatzak urteko azken Osoko Bilkura egingo du asteazkenean
Udalbatza aurtengo azken Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta zortzietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda bederatzi puntuk osatzen dute. Lehenengoan, aurreko urriaren 30ko bilerako akta onartuko da. Bigarren eta hirugarren gaiak ekonomia atalekoak izango dira. Udal Aurrekontuan kredituak gaitzeko eta kreditu transferitzeko 6. eta 7. aldaketa onartzeari buruzko alkate dekretuen berri emango delarik.
Laugarrenean herriko zarataren mapa estrategikoa hizpide izango da. Bosgarrenean, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunari buruzko Erakunde adierazpena tratatuko da. Seigarrenetik zortzira hiru mozio aurkeztu eta bozkatuko dira. Lehena Bildu taldeak aurkeztutakoa Euskotrenen tarifen arabera. Gai horri buruz EAJk aurkeztutakoa segituko dio. Eta azkena Euskal Herriko Musika eskolak aurkeztu eta PSE-EE/PSOEK taldeak bere egin duen mozioa izango da. Azken horretan, Eusko Jaurlaritzari musika eskolentzat %33ko finantzaketa egonkorra lortzeko ekintza-plaza ezartzea eskatzen zaio.
Eta bederatzigarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da