Amancio Prada, Coque Malla, Asier Etxeandia, Paula Rojo, Blanca Portillo, Angeles Martín, Gorka Otxoa eta Mikel Losada kultur eskaintza berrian
Antzokian eta Lobianon 2014ko lehen lauhilekoan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak jada derfinitu eta ezagutzera eman dira. Eskaintza aparta da, ez du inor epel utziko. Herri bateko ez eta hiriburuko dirudi, itzela, gauza ugari aukeran eta guztiak onak. Kontutan hartu eta gozatzeko modukoak dira: Ermuan eta zuzenean ikusteko aukera izango baitugu, besteak beste, Amancio Prada, Coque Malla, Asier Etxeandia eta Paula Rojo, adibidez kantarien artean eta ikusi Blanca Portillo eta Angeles Martín, Gorka Otxoa, Dani Guzmán, Mónica Regueiro eta Eva Ugarte, Alberto San Juan, Aitziber Garmendia eta Iker Galarza, besteak besteantzezleen artean. Horiek eta gehiago biltzen dira udal Kultura sailak aurkeztu duen liburuxkan. Programazio anitza, zabala eta kalitatezkoaren xedea ‘ikusle anitzei iristea da’, horretarako haurrentzako nahiz helduentzako ikuskizunak biltzen dituen programazio zabala hitzartu dutelarik. Denetarik izango da eta guztia aparta eta merezi duena. Ikuskizunen hizkuntzei dagokionez, gaztelerazko, euskarazko emanaldiak ikusi ahal izango ditugu. Urte nerriko lehen lau hilabeteetako eskaintzaren ezaugarri dira erakargarritasuna eta aukera zabala, musika estilo ezberdinetako kontzertuak eta antzerkiak, besteak beste. Formatu handiko ikuskizunak txikikoekin uztartuko dira.
Hitzartutako emanaldi horietara ikusle asko erakartzea espero da, orotariko ikusleentzat direnetan gehiago esperoz, berezituagoak direnetan baino. Programazioan Verdiren (Nabucco) opera, Blues kontzertuak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, haurrentzako antzerki emanaldiak, txotxongiloak edo kabareta esaterako aurreikusita daude. Nolanahi ere, ikusleentzako eta norberaren gustuen arabera, batzuk ezagunago izango dira hedabideen edo bestelako arrazoiak direla medio. Programa benetan borobila da.
Gure herrian ikusiko dugun aurpegi ospetsuenen artean izango dira, besteak beste, Amancio Prada zeinak kantaldi emango duen martxoan. Coque Malla apirilean etorriko zaigu eta Pedro Guerra martxoan, biek ere kantatzera. Blanca Portillo eta Angeles Martín ‘Fisterra’ antzezlaz iritsiko martxoan eta Mikel Losada ermuarra, ‘Terapias’ titulukoarekin otsailean. Horiez gain, aipatzekoak dira ere ‘La Voz’ telebista programan parte hartutako Paula Rojo, jazz-blues emanaldiak, haurrentzako ikuskizunak, Verdi autoreak idatzitako Nabucco operaren proiekzioa eta abar.
Sarrera guztiak salgai jarriko dira abenduaren 18ko asteazkenean. Sarrerak erosteko hiru bide edo aukera daude: BBK-Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarea; erakundearen webgunea edota Lobiano Kulturgunera bertara joatea, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 9etatik gaueko 9etara arteko ordutegian. Programazioa jadanik kontsulta daiteke Ermua Antzokiaren webgunean www.ermua.es/ermuantzokia eta programazioaren fitxategia ere deskarga daiteke beheko helbidean:
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa