Situación de servicios y horarios con motivo de las fiestas

23.12.13
Erakundea

Udal zerbitzuetakok langileok herritarrei harrera egiteko ditugun ordutegiak egokitu egingo ditugu, datozen egunetako jaiegunak direla-eta. Udalean aurtengo 2013ko egutegiaren arabera, langileok abenduaren 24ko eta 31ko astearteetan atseden izango dugu. Eta baita Eguberri, Urteberri eta Errege egunetan ere. Hori horrela, udaletxea eta bertan dauden bulego teknikoa eta kontu-hartzailetza, Abiapuntu eta Toki Garapen Alorreko Torreta Etxean ditugun bulegoak itxita egongo dira asteazkenean. Baita ere Liburutegia, Lobiano Kultur Gunea eta Emakumearen Etxea.

Nolanahi ere, ondoren zerbitzu bakoitzaren berezitasunak zehazten ditugu, hainbat gauza baitira kontutan hartu beharrekoak:


  • Udal liburutegia itxita izanen da ondoko egunetan: Abenduaren 24ko Gabon-gauean, asteartean, 25ean Eguberri-egunean, asteazkenean, 31ko Gabon zahar egunean, asteartean, Urteberri egunean urtarrilaren 1ean, asteazkenean, eta urtarrilaren 6an, astelehena, Errege Egunean. Gainontzeko egunetan ohiko ordutegian zabalduko da, hau da, astelehenetik ostiralera 9:30etik 20:30era, eta larunbat eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.Zehetasunak eta egutegia, bere mikrositean.
  • Kiroldegia eta Betiondo kudeatzen dituen UKEk ere, hainbat egokitzapen egingo ditu. Aldaketok ondokoak dira: abonatu eta kirol zaleok kiroldegia eta Betiondo erabili ahal izango ditugu bai bihar abenduak 24 eta baita 31n ere, lehena goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean eta, bigarrena, 10:30etatik ordu 1etara bitartean, hurrenez hurren. Argibide eta zehaztasun gehiagorako ikus entitatearen webgunea.
  • Lobiano kulturgunea itxita izango da abenduaren 24 eta 31n eta urtarrilaren 6an. Gainerako egunetan zabalik egongo da goizez bakarrik.
  • Emakumeen Topagunea abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra bitartean goizez bakarrik egongo da zabalik, goizeko 9:30etatik ordu 1a eta erdietara bitartean. Abenduaren 24 eta 31n eta urtarrilaren 6an itxita.

Zaborraren bilketa berezia

Debabarrena Mankomunitatean ezagutzera eman duenez abenduaren 24an eta 31n zaborraren bilketa eguerdiko ordu 1etatik iluntzeko 8etara bitartean egingo da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da