Lagarto amarillo taldearen kontzertua Ermua Antzokian

26.12.13
Ermua Antzokia

Lagarto amarillo taldeak kontzertua emango du bihar Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 12 euro balio du eta, oraindik egon badaudenez, Lobiano Kultur Gunean eskura daitezke ostiralera artean. Ostera, ikuskizunari hasiera eman aurretik takilan bertan. Lagarto amarillo madrilgo taldea 2001 urtean sortu zen eta Pablo, Patricia eta José M Morak anai-arrebak osatzen dute.

''Lagarto amarillo'' taldeak 2003an lehenengo diska ''Que la suerte te acompañe'' argitaratu zuen. Diska honi esker bira bat egin zuten Espaina osoan bere burua aurkezteko. Izan ere, beren bigarren diska ''Distinto'' 2007an argitaratu zuten. Diska honen ''Cuéntame'' abestia erabili zen TVEko telesail ezaguna ''Cuéntame cómo pasó'' iragartzeko. Orain ''Lagarto amarillo'' taldea Ermura etortzen da beren azken diskarekin merkatuan ''Estoy mintiendo de verdad'', iazko otsailaren 14an aurkeztutakoa eta biran aurkezten ari direna. Beren lehenengo abestiarekin ''Dejarse la piel'' arrakasta handia lortu dute Youtuben milioi bat aldiz baino gehiago ikusi delako eta bai irrati bai telebistaren zerrendetan goiko aldean egon delako. Azkenik, bere single berria ''Culpable'' dirudienez beste abesti arrakastatsu bat berriro izango da eta bihar gauean Ermuko biztanleak zuzenean entzuteko eta ikusteko gai izango dira Ermua Antzokian.

Bideoaren irudiren bat

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako