Ur-kontagailura iristea edo bertan jasotakoa kopurua ezagutaraztea, benetan kontsumitutakoa ordaintzeko

17.01.14
Erakundea

Hirigintza, Obra, Zerbitzu eta Ingurumen alorretako zinegotziak dei egin eta herritarroi laguntza eskatu digu, gure herrian edateko uraren horniduragatiko tarifa berria egokiro kudeatzen lagundu dezagun. Udalbatzak aurten aplikatuko diren Ordenantza Fiskalen –tasak nahiz zergak- eguneratzea edo aldaketa onartu zuen urrian egindako Osoko Bilkuran. Ordenantzen artean edateko uraren horniduragatikoa dago, zeinak aldaketa garrantzitsuak izan dituen, kontutan hartu behar ditugunak. Aurtendik aurrera “gehiago ordainduko du, ur gehiago erabiltzen duenak”, aplikatuko diren irizpide nagusiak zentzua eta jasangarritasuna izango baitira. Horrez gain, ura kudeatzen duen enpresa esleipendunak zerbitzua emateko baldintzak arautzen duen erregulamendu berri du, zeina aurtengo BAOren 2. zenbakikoan, urtarrilaren 3ko alean, argitaratu zen eta, hori ere kontutan hartu beharrekoa dugu.

Tarifa berrian kontsumitzen dugun ura -mugatua den baliabidea- zenbatu eta fakturatzeko modua aldatuko da. 2014tik aurrera ermuarrok, batetik, kuota finkoa ordainduko dugu eta, bestetik, kuota aldagarria benetan kontsumitu dugunagatik –metro kubiko bakoitzeko-. Faktura berrian horrela agertuko zaigu, orain dela 25 urte atzera oinarritutako sisteman jasotzen genuena atzean utzi ondoren. Gainera, familia bakoitzak osatzen duen kide kopurua ere kontutan hartuko da faktura, orekatasunaren irizpidea are gehiagotzeko. Eta, azkenik, kontzeptu berri bat ere izango dugu barne, orain arte aurreikusten eta abonatu edo erabiltzaileoi kargatzen ez zitzaiguna: uren tratamendu eta arazketarena hain zuzen ere, erabili dugun likidoa naturara bueltatu aurretik.

Laster gure herria eta Deba barreneko urak arazteko Apaizen (Elgoibarren) egon eta Gipuzkoako Ur Partzuergoak kudeatzen duen estazioari lotuko zaio, gureak ere garbi isuri ditzagun errekara. Hortaz urak naturara bueltatu aurreko tratamendu horrek saneamenduaren fakturan kostua eta eragina izango du, horren zati bati aurre egin izan beharko diogularik. 2014 honetan ermuko udalak ura arazteagatik 800.000 euro ordaindu beharko ditu, entitateak 500.000 gain hartuko dituelarik, beste 300.000 erabiltzaile eta abonatuen kargu jarriz. Hori horrela, etxebizitza bakoitzeko 2,40 euroko kuota finkoa ordaindu beharko dugu eta beste 0,20 zentimo erabiltzen dugun eta araztu beharko den metro kubiko bakoitzeko.

Ur-kontagailura iristea edo bertan jasotakoa kopurua ezagutaraztea komenigarri  izango dugu, zerbitzu esleipendunak estimazioen ordez benetako datuekin faktura diezagun

Zerbitzuaren esleipendunak, Aquarbek, orri bana utzi digu Ermuko etxebizitza eraikin bakoitzean, langileak kontagailuak irakurtzera datozenean -bidaiagatik edo bestelako edozein arrazoirengatik.- etxean egon behar ez badugu, kopuruak idatzita utz diezazkiegun. Kopuru hori ordainagiriak emititzeko erabiliko denez gero, azken zenbatekoan eragin zuzena izango du. Horregatik, Félix Prol zinegotziak, herritarroi laguntza eskatu digu “etxebizitza eraikin guztietan ez dago kontagailu gelarik, hainbatean kontagailua etxebizitza barruan jarrita egoten delako”. Aquarbeko langileak erantsi du, “identifikazio ofiziala eramango dute eta, komenigarria izango, kontagailua ikustera eta datua hartzera pasatzen uztea, datua jaso ezin den kasuetan estimatu egingo baita eta orain arte dugun datuak aurreko minimoenak direnez, faktura igoko dutelako”. Datuak urte batera erregularizatuko direla gehitu, kontagailuen irakurketa errealak izandakoan, alegia.

Laburbilduz, esandako guztia kontutan hartuko da, aurtengo lehen bi hilekoa fakturatze aldera. Datuak hemendik gutxira jasoko dira, gerora erreziboak abonatuei pasatzeko. Hortaz, kontutan hartu.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan