'Los miércoles no existen' antzezlana ikusgai Ermua Antzokian

15.01.14
Ermua Antzokia

‘Los miércoles no existen’ antzezlana ikusgai izando dugu ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan Antzokian,‘Producciones Off’ konpainiak. Antzezlanean aktore sorta ezaguna biltzen da, hain zuzen ere, Gorka Otxoa, Eva Ugarte, Luís Callejo, Irene Anula, Daniel Guzmán, Daniel Muriel eta Mónica Regueiro. Antzezlan gazte eta freskoa da. Egileek diotenez drama eta komedia (dramedia) uztartzen dituen proposamena da, hamasei urtetik gorako ikusleeentzat gomendatzen dena. Oso errepresentazio dibertigarria. Sarrera bakoitzak 12 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan. Ia ez da sarrerarik geratzen.

Lana Peris Romanok idatzitakoa da berak zuzentzen duelarik Maite Pérez Astorgaren laguntzaz lan horretan. Antzezpenak ehun eta bost minutu irauten ditu.

Sinopsia

‘Los miércoles no existen’ dramedia erromantikoa da, gure erabakietatik eratortzen diren erreakzioak jorratzen dituenak. Askotan bizitzan hartzen ditugun erabakiak inozoak dira, baina arrazoi ezberdinak direla medio eta, oso ongi nola jakin gabe, bizitzan aldaketak eragiten dituzte urte asko beranduago bada ere.

Errutina emozional eta sentimentalekin apurtzear dauden 30 urtetik 40ra bitarteko gizon eta emakumeen bizitzaren inguruko egoera eta uneekin jositako puzzlea. Protagonista edo sekundariorik gabeko istorioa. Konektatutako edo elkarri eragiten dizkioten bizitzak dira, sakabanatuta kontatzen direnak.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko