Asteko zine komertzialak Mario Casas, Belén Rueda eta Keanu Reeves biltzen eta Lluvia de albóndigas 2 proposatzen

21.01.14
Ermua Antzokia

Ostegunean asteroko legez hasiera emango die Ermua Antzokian zine emanaldiei. Zineklubean Ann Hui zuzendariren ‘Una vida sencilla’ titulua ikusi ahal izango dugu. Filma samurra da, dotoretasun eta emozioz beterikoa. Deannie Yip aktore protagonistak lan honegatik emakume interprete onenaren saria –Volpi Kopa- jaso zuen Veneziako jaialdian. Chungek zerbitzari gisa 60 urtez Leung familiarentzat lan egin du. Chungek buruko isuria izan du eta gaixorik dagoela Leung familiako azken kideak egoitza batera eramanen du. Horren ondoren, Roger Leungek agure gaizoak berarentzat duen balio eta esanahia ezagutu ahal izango du. Una vida sencilla filmaren jatorrizko bertsioa ohiko ordutegian, iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin.

Larunbatean iritsiko da zine komertzialaren txanda. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Marcelo Piñeyro zuzendariaren ‘Ismael’ tituluaren lehen proiekzioa emango dugu. Filmaren protagonistak, besteak beste, Mario Casas eta Belén Rueda aktoreak dira. Ismael 8 urteko mutiko mulatoa da aita ezagutzeko xedez etxetik ihes egin eta Bartzelonara bidaiatzen duena. Eskutitz batean idatzita zuen helbidera heltzen denean adin ertaineko emakume dotore bat besteri ez du aurkitzen. Filma emozionala eta intimista da, interpretazio lan sendoa duena protagonista eta ez diren aktoreen artean. Sekundario aipagarriak baititu, Sergi López eta Juan Diego Botto. Filma larunbat arratseko zapzi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Asteburuko bigarren proposamena ‘La Leyenda del Samurari’ 3 dimentsiotan izango da, abentura filma, zeinak Keanu Reeves duena aktore protagonista. Pelikula Japonia feudalean kokatzen da eta samuraien mundu deigarrian zentratzen, kondaira zahar batean izanik bere oinarria. Kai arlotea da berrogeita zazpi Ronin gerlariekin bat egiten duena, haren jauna hil zuen traidoreaz eta erbesteratu zituenez mendekua hartzeko. Taldeak bere helburua lortzeko proba arriskutsuak gainditu beharko ditu. Efektu bisual harrigarriak ditu. ‘La leyenda del samurai’ filma ikuskizun koloretsua da, abenturaz entretenimenduaz josita dagoena. Filma 3D pasako dugu, larunbat gaueko 10etan eta igande gaueko zazpi eta erdietan.

Haurrentzako igande arratseko 5etan, ‘Lluvia de albondigas 2’ titulua proiektatuko dugu, hiru dimentsiotan. Aurreko astean hego Amerikako animazio filma programatu eta Ipar Amerikakoen mailara zegoela esaten genuen eta, oraingoa frogatu ahal izango dugu Sony ekoizlea ere ez dela atzean geratzen. Filma koloretsua, ederra eta zorotasun ukitu bat duena, adinez heldu eta gazteei ere gustatuko zaiena. Filma adimentsua da, freskoa eta oso dinamika. Lluvia de albóndigas filma gustatu zitzaien ikusleei bigarrenak ez die hutsik egingo.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Zine-kluba: ''Una vida sencilla V.O.S.''
Filmaren karatula-irudia
Filmaren fitxa
Zine komertziala: ''Ismael''
Filmaren karatula-irudia
Filmaren fitxa



Zine komertziala: ''La leyenda del samurai 3D''
Filmaren karatula-irudia
Filmaren fitxa
Haurrentzako zinea: ''Lluvia de albóndigas 2 3D''
Filmaren karatula-irudia
Filmaren fitxa

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu