Santa Agatako entseguetan eta kalejiran parte hartzeko deialdia

21.01.14
Gizartea

“Aterik ate ohitura zaharrei eutsi eta horiek mantentzeko asmoz…”

Urteetako tradizioari jarraiki Santa Ageda bezperan kalejiran kantatzera aterako diren pertsonak ekimenari batzeko deialdi orokorra luzatu digute ermuarroi eta ekimenari begira bi entsegu antolatu dituzte aste honetako eta hurrengoko ostegun iluntzerako. Entseguak Musika Eskolan egingo dituzte, gaueko 9etatik aurrera, Elisabet Iturriagagoitiaren laguntza eta zuzendaritzaz. Entseguok zabalik daude gu guztiontzat eta oso komenigarriak dira parte hartuko duten guztientzat. Entsegua ordu betekoa izango da.

Taldekidea den Ricardo Totorikak aditzera eman digunez “tradizioari eutsi eta horren jarraipenaren alde egin nahi dugu, Santa Agetako kalejira mantendu eta urte askoz luza dadin. Horregatik dei berezia eginen diegu gazteei eta adin ertaineko pertsonei gurekin bat egin eta kantatzera etor daitezen. “Kalejira ateratzen garen hogeita bost lagunek 60 urtetik 70era bitartekoak baikara guztiak” Ricardoren esanetan. Bat egiteko nahia eta gogoa besterik ez dira behar, gehitu digu, ez da kantatzen, ahots ona izan edo letrak buruz jakin beharrik, idatziz ematen baitizkigute Musika Eskolan. Guk pozarren hartuko ditugu gurekin bat egin eta kantatzera datozen guztiak”.

Urteroko legez taldea kantatzera arterako da eta herritarren emandako sosak bilduko dituzte. Diru hori Ekuadorren, San Carlos herrixkan, Eguarbitza izenaz eraikitako eskolara bideratuko da. Santa Agetako eguna otsailaren 5ean denez, taldea otsailaren 4ko bezpera aterako da Abeletxe Nagusien Egoitzetik arratsaldeko seietan. Jarraian Izelaietatik hirigunerantz abiatuko da kantatzera, On Teodororen eskulturaren aurrean geldialdia egin eta ondoren hirigune erdirantz abiatuz, kalerik kale ibiltzeko. Hortaz, kontutan izan San Blas ondorengo eguneko hitzordua eta hasi eztarriak berotzen.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez