'Autorretrato de un joven capitalista español', monólogo de Alberto San Juan

22.01.14
Ermua Antzokia

Autorretrato de un joven capitalista español’ antzezlana ikusgai izango dugu ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan Antzokian. Antzezlanean aktore bakarra dago, Alberto San Juan, bakarrizketa baita. Sarrera bakoitzak 10 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan.

Lana Alberto San Juanek idatzitakoa da, berak zuzendu eta interpretatzen duelarik. Antzezpenak ehun eta bost minutu irauten ditu.

Sinopsia

Alberto San Juan Animalario konpainiako sortzailea da, eskarmentu handiko aktore konprometitua, azken urteetan eszenatokietan ikusteko eskaerak oso goraka egin duena. Bere azken proiektua, Ermura dakarkiguna, era ohiko antzezlana bakarrizketa dramatikoa baizik, non benetan hustu egiten dena. Autorretrato de un joven capitalista español obran errealitatearen aurrean sentitzen duen tristura eta amorruagatik galdetzen dio bere buruari. Bere hitzekin honakoa dio: “ Ni 1968an jaio nintzen, jaiolekuaren inguruan gertatutakoaz, estatuaz, eta bar… irakurtzen hasi nintzen; 1972 urteko gauzak, 1979koak, 1981ekoak, 1982 eta 1984ekoak…Laburbilduz, gaztaroa, adoleszentzia eta bizitza betirako markatzen duten epeak. Eta irakurtzearekin batera ulertzen hasi nintzen depresio eta amorruaren arrazoi eta oinarriak”.

 

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean