Herritarren parte-hartze prozesuaren inguruko emaitza batzar informatiboan aurkeztuko
Herritarren parte-hartze prozesua itxi berri da. Bileretan parte hartu duten pertsonak herrian ditugun premiak identifikatu eta garrantziaren arabera zerrendatu dituzte, aurtengo eta datozen urteetako aurrekontuetan jaso eta gauzatu daitezen. Herritarrek ondorengo gaiak lehenetsi dituzte: enplegua, gardentasuna eta gizarte laguntzak, alor horientzat hainbat ekintza zehatz proposatuz konpontze aldera.
Aurkeztu ditugun proposamen ugarien bidez, herritarrok agerian jarri ditugu gure herrian beharrak asko direla. Proposamenak lasai irakurri eta horien inguruan hausnarketa egin eta gero, gaiaren arabera udaleko teknikari eskudunek txostena luzatu dute. Kasurik gehienetan aintzat hartu ditugu egindako proposamenak eta, horregatik hain zuzen, isla izango dute hemendik gutxira prestatuko den 2014ko urtealdirako aurrekontuan. Nolanahi ere, jakin badakigu, eskatutako guztia egin, bete eta asetzeko ditugu aukerak urriak direla.
Herritarren parte-hartze prozesuaren inguruko emaitza zehatza batzar informatiboan aurkeztuko datorren astean
Udal teknikariek herritarrok aurkeztutako proposamenen gain idatzi eta luzatu dituzten txostenak publikoak dira eta webgune honetan eskaintzen ditugu oso osorik.
Herritarren parte-hartze prozesuaren inguruko emaitza datorren ostegunean, urtarriaren 30ean, Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 19:00etan, egingo dugun informazio-bileran aurkeztuko da. Bileran partaidetza-prozesu horren eta ondorioen berri zehatza emango eta guztiaren inguruan izan ditzakegun zalantzak argituko. Bilerara agertzeko gonbitea herriko familia guztiek jasoko dugu, asteburu honetan eskutitz bana jasoko baitugu etxeko gutunontzian.
Udalak azken hilabeteotan izandako prozesuan parte hartu guztiok egindako ahalegina bene-benetan eskertzen digu pertsona guztioi, parte-hartzea guztiz aberasgarria dela uste baitugu hausnarketarako espazioak sortzeko ekimenetanaurrerapausoak ematea eta herritarrok guregan eragina duten gaietan zuzenean esku-hartzea; esaterako Udal Aurrekontuaren prestaketa lanetan.
Lotutako albisteak

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan