Bederatzi gai izango ditu hilabete honetako Osoko Bilkurak

27.01.14
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak bederatzi puntu hartzen ditu barne eta horien artean denetarik dago, esaterako, aktak, hirigintza eta mozioak.

Lehenengo gaia azaro eta abenduan egindako bileren aktak onartzea izango da. Bigarrenean Gizon eta emakumeen Berdintasun gaietarako laguntza edo diru-laguntzakarautzen dituzten oinarri espezifikoak aldatzea onartuko. Hirugarrenean, Ermua Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria izaten jarraitzeko proposamena eta sarirako Ermuaren hautagaitza berrizteko eskaeraz mintzatuko.

Laugarrenetik zazpigarren puntura hirigintza alorreko zenbait gai aztertuko dira. Ordenaren arabera jarraiki, lehenik, izelaieta kaleko 8. eta Zubiaurreko 9. ereikinentzat Hirigine Hisotirkoa barne Eraberritzeko Plan bereziaren xedapen-aldetaren espedienteak behin betiko onestea aztertuko. Segidan, Gipuzkoa Etorbideko 37ko sotoan dagoen lonja erantsiz, Ermua-Mallabiko udalerrien saneamenduaren eta Debabarreneko kolektorekin lotura egiteko proiektuaren aldaketak ukitzen dituien ondasun eta eskubideen desjabetze-espedientea areagotzeaz mintzatuko, lonja hori ere okupatu beharra dagoelako.

Zazpigarrena eta zortzigarren gaiak mozioak dira. Lehena emakumearen udal Kontseiluak luzatu du eta PSE-EE/PSOEK bere egin aurkeztu ahal izateko. Horretan abortua kode penaletik ateratzearen eta amatasunari buruz emakumeen erabakitzeko eskubidea bermatzea eskatzen da. Ondoren, EAJ-PNVk, PSE-EE/PSOEk eta Bildu taldeak batera aurkeztutakoaz hitz egingo dute. Honetan sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruz Espainian indarrean dagoen legeria berrikusteko gobernuak egin nahi duen Lege Organikoaren aurreproiektua tratatuko.

Bederatzigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da