16 filma ikusgai izango ditugu Antzokian otsailean, asteburu honetan hasiko den programazioaren barne
Larunbat honetan hasiera emango diogu otsaileko zine programazioari Ermua Antzokian. Otsailean zortzi film komertzial ikusi ahal izango, beste 4 zineklubean eta beste horrenbeste haurrentzako saioetan. Prestatutako programazioak hilabete honetan ospatuko den Oscar sariaren jaialdiaren ukitua du eta horretan sarituak izateko faboritotzat jo dauden hainbat izango ditugu.
Zine komertzialean egunotan pil-pilean dauden hainbat ikusteko parada izanen dugu. Horien artean, David O. Russell zuzendariaren ‘La gran estafa americana’, hamar izendapen dituena. Martin Scorseseren ‘El Lobo de Wall Street’ ere aukeran izango, honek ere 5 izenpaden dituelarik. Horren atzetik, Hong Kongen “The grandmaster’ titulukoa dago, beste bi izendapenekin. Eta arrakastatsuen artean ere aipatu behar Markus Zusak liburuan oinarrituriko “La ladrona de libros” titulua, takilan oso ondo dabilena. Europako zine onenak ere bere lekua izango du eta “En la flor de la vida” komedia frantsesa iragarrita baitugu. Bertakoen artean, David Sainzen “Obra 67” tragikomediaren proiekzioa ikusi ahal izango dugularik.
Zineklubeko emanaldietan ere izango dugu zer ikusi eta zerekin gozatu, proposamen interesgarria baitago: ‘La vida de Adele’ filma frantses eta saritutakoa. Horrez gain, Fernando Franco zuzendariaren ‘La herida’ titulukoa, zeinak Goya sarietarako sei izendapen dituen. Aitor Merinoren, ‘Asier eta biok’ dokumentala eta Lars Von Trier zuzendari danimarkarraren Nymphomaniac titulukoaren bigarrena.
Haurrentzako saioetan ere hainbat estreinu izando ditugu, esaterako, ‘Caminando entre dinosaurios 3D’, ‘El caballero Don Latón 3D’ eta ‘Jelly T. Tarzan eskasa’.
Otsailaren 1eko larunbata baino lehen hileko bonoak eskuragai izando ditugu, zeinaren bidez zine komertzialeko eta zineklubeko emanaldi bakoitzera joana ahal izando garen 1,2 euroren truke. Otsaileko bonoak 14,4 euro baklio du.
Asteko proposamenean ditugun filmak Nymphomaniac 1, La gran belleza, A propósito de Llewyn Davis y Rodencia eta El diente de la princesa 3D dira
Ostegunean urtarrileko azken filma ikusi ahal izando dugu, Lars Von Trier zuzendari ospetsu eta polemikoaren azken lanaren lehenengo zatia; ‘Nymphomaniac Vol 1’ titulukoa hain zuzen ere. Emakume ninfomana batek bere istorioa lehenengo pertsonan kontatzen du. Filma polemikoa eta tentsio gorenekoa da. Probokatzailea, dibertigarri, argia, ironiko eta desafiatzailea kritikaren esanetan. Von Trierren lanetan ohiko denez bikote protagonista handiak, Charlotte Gaingsbourg eta Stellan Skarsgard, egoteaz gain, horiekin bat lanean aritu izan dira Hollywoodeko beste aktore ospetsuen sorta bat, esaterako , Shia LaBeouf, Christian Slater edo Uma Thurman. Filma ohiko ordutegian proiektatuko da, iluntzeko zortzi eta edietan, jatorrizko bertsioak gaztelerazko azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Paolo Sorrentino zuzendariaren ‘La Gran Belleza’ tituluko filma italiarrarekin. Erraietako Erromaren eta bertan bizi direnen irudia ematen du. Jean Gambarella kazetari xelebrea da, oraintsu 65 urte bete dituena. Erromako bizitza sozialaren joan etorriei so eman du bere bizitza guztia. Filma harriagarria da, umorez eta gehiegikeriaz lepo dagoena. Dotorea, magnetikoa eta polita. Atzerriko filma onenaren Oscar sarirako izendatua dago eta ‘La vida de Adele’ frantsesarekin batera faboritoenen artean kokatuta. Hori gutxi balitz Zine Europarraren hainbat sari jaso izan ditu jada, filma eta zuzendari onenaren sariak eta ingelesez ez den filma onenarentzat Urrezko globoa jaso baititu, hurrenez hurren. Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Coen anaien azken lana da, ‘A propósito de Llewyn Davis’, titulukoa. Nueva York hiria, 1961 urtea, Llewyn Davis folk musikako abeslari gaztea da, musikatik bizitzen ahalegintzen dena goi musikan lekua egiteko xedez. Zorterik ez eta dirurik gabe, bere azken aukera Chicago hrira joatea da, musika ekoizle aberats batek antolatutako entzunaldian parte hartuaz. Harrapatzen zaituen horietako filma da, sakona eta benetakoa, zuzendaritza eta interpretazio lan bikainak dituena. Horrela izanda ere, bi izendapen txiki besterik ez ditu lortu Oscar sarietarako, nahiz eta Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso izan duen Canneseko jaialdian. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurrentzako emanaldian igande arratseko 5etan, animazioko Rodencia y el diente de la princesa 3D titulukoa proiektatuko dugu. Rodencia baso bornean bizi da, non aparteko bizilagunak dituen. Rotex arratoien erregeak basoa inbaditzeko mehatsua egin du.
Argibide gehiagorako ikus: Ermua Antzokiaren mirkositea
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa