2014-2015 ikasturterako ikasleen matrikula aldia

30.01.14
Hezkuntza

Ikastetxeek otsailaren 3an hasiko dute 2014-2015 ikasturterako matrikula aldia. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 2013ko abenduaren 12ko agindua kaleratu zuen orain egun batzuk atzera -urtarrilaren 9an, hain zuzen ere-, horretan 2014-2015 ikasturterako ikastetxe guztietan 2014-2015 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, baita ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere ezarriz.

Aipatu dokumentu eta ebazpenean ezartzen denez, seme-alaben matrikulak 2014ko otsailaren 3tik 14ra arte egin ahal izango ditugu.

Ermuko Udala urteroko legez, lehenengo aldiz matrikula egin behar duten familiekin (2012.urtean seme-alabak izan zutenekin) harremanetan jarri da, gure herrian hezkuntza alorrean dugun eskaintza zein den jakinarazteko, eta horretan oinarriturik familiek gogokoen duten aukera egiteko.

Informazio gehiago izan nahi baduzu, jarraitu lasterbidea:

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako