'Érase un sueño' diskoa zuzenean aurkeztuko Paula Rojok Antzokian

30.01.14
Ermua Antzokia

Paula Rojo izen artistikoez ezaguna den kantariak –Paula Fernández Vázquezek- kantaldi akustikoa emango bihar Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean. Eta emanaldia jasi artean Antzokiko takilan bertan. Ez da sarrera askorik geratzen –hirurogeita hamar bat- aldez aurreko salmentan hartu baitira. Izan ere, hainbat telebista programetan ezagutzera eman izan den gazte asturiarra zuzenean entzuteko ikusmina baitago.

Paula hogeita hiru urteko neska asturiarra da, Telecinco katean emititutako ‘La Voz’ musika lehiaketan ezagutzera eman zena. Bere estiloa country eta pop tankeretan kokatzen da, nahiz eta bi urtez funk-rock taldeko ahots eta kantari eta letra konposatzailea izan den Vigon, ikasten dagoen hiriburuan. Aldiberean “Erase un verano” izeneko taldea eratu zuen, kide duen Tristán Armas gitarrarekin. Biek elkarrekin aurkeztu ziren Telecinco TBa kateko “Tu sí que vales”, saiora.

Hogeita bi urte zituenean “La Voz” musika lehiaketan parte hartzeko hautatua izan zen, Melendi abeslariaren taldean txertatu zelarik. Lehiaketa irabaztea lortu ez bazuen ere, “Universal Music España” ekoiztetxearekin kontratua sinatzen du. 2013. urtean lehen abesti soltea ezagutzera ematen du, “Sólo tú” titulukoa, plataforma digitalen bidez zabalduz. iTunes izenekoan lehen postua lortu zuen abesti horrekin, gehien behera ekarritakoa izatera iritsiz eta horrela mantenduz hogei astean zehar. Ordutik kontzertu akustikoak emateko biran murgilduta egonik.

Paulak disko bat kaleratu du Érase Un Sueño titulukoa. Albuma Madrileko hainbat estudiotan grabatuta dago eta José Luis de la Peña, Juan Carlos Fugueten laguntzaz produzitu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean