INNpulso sareak nazioartera jauzia egiteko plana aurkeztu du, Europan berrikuntzaren erreferentzia izan asmoz
Móstoles eta Barakaldoko alkateek, Daniel Ortiz eta Alfonso García, hurrenez hurren, INNpulso sarea nazioartera ateratzeko plana aurkeztu dute, Europan berrikuntzaren eta zientziaren erreferentziatzat hartuak izan asmoz. Organoaren presidentetza konpartitzen duten agintariek iragarpena egin dute sareak egunotan Móstoles hirian – Repsol Teknologia Zentroan- egiten ari den Zuzendaritza Batzordearen baitan. Horiekin batera Santander hiriko alkate eta FEMP elkartearen Presidentea, Iñigo de la Serna, eta Lehiakortasun eta Berrikuntza Zuzendari Nagusia, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriokoa, María Luisa Castaños egon dira. Ordezkariek jakinarazi dutenez 2014. urtean Europan dauden gainerako sareekin elkarlana areagotu egingo da eta INNpulsokoa Bruselan aurkeztuko dute, Europar Batasuneko arduradunen aurrean.
Zuzendaritza Batzordean ere parte hartute Cácereseko Elena Nevado alkatea, Ermuko Carlos Totorika, Valentzia eta Rivas Vaciamadrid-eko zinegotziak eta Madril nahiz Tarraseko ordezkariak.
Ortizek aditzera eman duenez berrogeita hamar hiri barne hartzen dituen INNpulso sareak, “laster berrikuntza eta zientzia alorretako proiektu handien sustatzaile izango den plataforma izango da, eremu horretan lan egin eta lidergoa dugun udalerrien aberastasuna eta enplegu iturri izango dena. Horregatik guztiagatik, Móstoles herriarentzat oso garrantzitsua da sarea erdibana presiditzea, gure herria estatuan nahiz nazioartean kokatzen laguntzen duelako”
Ekosistema berritzailea
Alkatearen esanetan Móstoles berrikuntza eta zientziaren ekosistema propio bat gauzatzen ari da Repsol, Thyssenkrupp, General Electric, IMDEA Energía, HM ospitalak edo Juan Carlos Unibertsitatea enpresa eta markei esker.”Móstolesen munduko moto txapeldunen erregaia egiten dugu, munduan dauden seietatik Espainian dagoen eguzki simulatzaile bakarraren egoitza gara eta herrialde askotan jartzen diren igogailuak gure hirian ekoizten dira” azpimarratu du.
Zuzendaritza Batzordea
Lehiakortasun eta Berrikuntza Zuzendari Nagusia, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriokoa, María Luisa Castañosen hitzek hasiera eman diote Zuzendaritza Batzordeari.
Jarraian, Santander kide berri eta hiriari harrera egin zaio, 2013ko kudeaketa txostenaren berri eman da eta aurtengorako lan-ildo nagusiak finaktu dira. Ermua ‘Zientzia eta Berrikuntzaren Hiri’ eta INNpulso sarearen kide da 2010az geroztik. Egun jardunean dagoen Zuzendaritza Batzordearen kide da. Urtarrileko azken Osoko Bilkuran izendapena mantendu eta berritzeko hautagaitza aurkeztea onartu zuen Udalbatzaren gehiengoak.
INNpulso sarea
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko praktika onak egiten dituzten udalerriak ebaluatzen ditu eta ontzat emandakoei Zientzia Berrikuntza Hiriaren izendapen eta saria aitortzen die. Izendapenak sarearen kide izan eta bertan txertatzea ekartzen du.
INNpulso sareak berrikuntza eta zerbitzuen kalitatea igotzeko xedea duten proiektuak gauzatzea ahalbidetzen die kide diren hiriei.
Sarearen presidentetza konpartitzearen helburu nagusia “ sarea indarberritzea da, elkarlana eta esperientzia partekatuz, I+G+bren aldeko konpromisoa agertu duten herrietan zabaltzeko, udal eta toki-erakundeetatik produkzio ereduaren aldaketari bultzada emateko helburuaz.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da