Oinarrizko sukaldaritza-lanen ikastaroa bukatzear

07.02.14
Gizartea

Udalak herriko hamazazpi langabetuei eskaini dien oinarrizko sukaldaritza-lanen ikastaroak bereak egin du eta astearekin batera amaituko da. Trebakuntza ikastaro hau Gizarte ekintza eta Toki-garapen alorrak elkarlanean antolatu dute eta Ikastaroak 204 ordu izan ditu, 180 ezagutza espezifikoetarako, 6 elikagaiak manipulatzen ikasteko eta gainerako 16ak taldean orientazioa lantzeko. Prestakuntza jarduera hau azaroan has izen eta otsailean amatuko bere bidea. Ikastaroa Josu Mugerza sukaldari ospetsuak, Elgoibarko San Miguel gainean Belaustegi Jatetxearen jabeak eman du. Mugerzaren ezagutza, ibilbide zabala eta eskarmentuak erabateko gako izan dira ikastaroan jarritako helburuak betetzeko. Parte hartzaile guztiek ziurtagiria lortu dute.

Gizarte eta laneratze prozesurako ibilbideak lantzen dauden hamazazpi ermuar langabetuei eskaini zaie trebakuntza programa hau.

Ekimenaren xede parte hartzaileei oinarrizko sukaldaritza-lanen inguruko ezagutza zehatzak eskaintzea izan da, enplegua lortzeko aukera gehiago izan zezaten.

Ikastaroak eduki teorikoak eta praktikoak barne hartuko ditu. Edukiak “Sukaldaritzako oinarriko lanak” ziurtagiri profesionalean jasotako berberak dira, kualifikazio 1ngo mailakoak. Hiru trebakuntza atal lantzen ari dira, hain zuzen ere ondorengo hauek:

  • Sukaldaritzan aplikatutako arauak eta baldintza higieniko eta sanitarioak ezagutzea, elikagaiak manipulatzeko ikastaroa barne egonik.
  • Oinarrizko eta gutxieneko lanak sukaldean; sukaldaritza gaiak prestatzen laguntzea.
  • Plater konbinatuak eta aperitiboak prestatzen ikastea.

Ikastaro egileek jaki, plater eta pintxoen manipulazio, prestatze eta kontserbatze prozesuak ikasi eta horietaz jabetuko dira. Prozesu horietan balioa eransteaz gain, goi mailako sukaldaritzaren hainbat aspektu ere ikusiko dituztelarik, esaterako, produktuen izaera errespetatzen, urtaroa kontutan hartzen, aurkezteko moduak eta bezeroari harrera eta zerbitzua ematen.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.