‘La Herida’, ‘La ladrona de libros’ eta ‘Caminando entre dinosaurios 3D’ aste honetan Ermua Antzokian
Ostegunean hasiera emango diogu zine-programazio berri bati. Aste honetan filma oso berezia izango dugu ikusgai, ‘La Herida’ titulukoa,Goya saria eskuratu berri duena Fernando Franco zuzendari hasiarentzat eta Marian Alvárez aktore protagonista onenarentzat. Filmak aurretik epaimahaiaren sari berezi jaso zuen Donostiako Zinemaldian eta baita emakumearen interpretazio onenarena. Ana 28 urteko emakumea da, lanean baliagarri sentitzen dena baina lanetik kanpo benetako sozialtasun arazoak dituena. ‘La herida’ filma ausarta da eta baita bihozgabea. Ikusleari zirrara eta kontrajarritako sentsazioak sortarazten dioena. Fernando Franco zuzendaritzan estreina ona egin du, Marian Alvarez aktorearen interpretazioak ez du inor epel utziko.La herida ohiko zine klubaren ordutegian proiektatuko dugu, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren txanda larunbatean hasiko da ‘La Ladrona de libros’ tituluarekin, zein Markus Zusak eleberri arrakastatsuan oinarritzen da. Garai gorabeheratsua bizitzea suertatu zaion gaztea da Liesel, baina nazien ikaraz bizi duen gizartean justutzat jotzen duena defendatzearren edozer egiteko prest dago. Zuzendaria Brian Percival da eta aktore protagonistak Geoffrey Rush, Emili Watson eta Sophie Nélisse. La ladrona de libros Oscar sarietarako lehiaketatik kanpo geratu da, baina filma eraginkorra da, intepretazio onak dituena, hunkigarria dena eta gizakiak bizirauteko duen gaitasuna eta erresistentzia agerian jartzen dituena. Espainian otsaileko lehen asteburuan lau milioi euro bildu dituenez, une honetan takilan ondoen daudenen artean dago. La Ladrona de libros larunbat iluntzeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.
Asteburuko bigarren proposamena, ‘The Grandmaster’ izeneko filma txinatarra da, Wong Kar-Wai zuzendariarena. Ikuslea zinematografia txinatarretik urrutik sentitu badaiteke ere The Grandmaster zinea ikuskizun bisuala denaren froga garbia da, ipar amerikako produkzio onenen maila dagoela erakusten duena. Akziozko drama da, arte martzialak oinarri dituena eta bukatzear dagoen garaia zintzoki erretratatzen duena Ip Man pertsonaia mitikoaz baliaturik. Azken hau Bruce Lee handiaren maisu izan zen. The Grandmaster filmak amodioa, traizioa eta ohorea uztartzen ditu kalitate handiko ikuskizuna eratzeko, sentimenduz eta emozioaz jositako istorioan. Filma larunbat gaueko hamarretan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Igandean eta haurrentzako emanaldiari dagokionean, ‘Caminando entre dinosaurios 3D’ titulukoa proiektatuko dugu. Hiru dimentsiotako teknologiaz baliaturik esperientzia bisual aparta. Dinosauroak lurra dominatzen zuten garaian kokatzen da, emozioz eta epikaz beteriko istorioa. Dinosauro galtzaile bat arrakasta lortu eta betirako heroian bihurtuko da.
Argibide gehiagorako ikus: Antzokiaren mikrositea
- Zine-kluba: ''La herida''
-
- Filmaren fitxa
- Zine komertziala: ''La ladrona de libros''
-
- Filmaren fitxa
- Zine komertziala: ''The Grandmaster''
-
- Filmaren fitxa
- Haurrentzako zinea: ''Caminando entre dinosaurios 3D''
-
- Filmaren fitxa
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa