Haize bortitzak Betiondo kiroldegiko estalduraren heren bat altxatu eta eraman du

14.02.14
Erakundea

Kirol zinegotziak segurtasuna bermatzeko aste buruan egin beharreko eskola eta amateur kirol jarduera guztiak bertan behera utzi ditu

Alerta laranja aktibatuta dago eta zuhurtasuna areagotzeko eskatu da

Arduradun politiko eta teknikoek talde mistoa osatu dute gertakizuna ebaluatu, konponketa, garbiketa eta jarraipena lanak egiteko

Haize bolada bortitzek Ermuko Betiondo kiroldegiko estalduraren herena altxa eta izorratu dute gaur eguerdian. Haize boladek beirazko kuboaren estaldura teknikoki ‘sandwich’ deritzan motako –egitura, beira-zuntz isolatzailea eta xafla metalikoak lotura- ahuldu eta altxatu egin du. Teilatuaren hondarrek inguruetara zabaldu dira haizearen eragin eta indarrez. Udalak premiazko lan taldea antolatu du, zeina jada, lanean ari den, gertakizunean izorratutako materiala jasotzeko –ahal den heinean, hondarrak zuhaitzetan geratu baitira- eta pertsona nahiz ingurumenerako izan daitezkeen arriskuak gutxitu asmoz. Isolatzaile bezala erabilitako beira-zuntza produktu alergenoa baita sentsibilitatea duten pertsonentzat eta denbora luzean irauten duelako, desegin edo alperrik galdu gabe.

Jazoeraren berri eman zaio larrialdi zerbitzuei eta Lurraldeko Foru Aldundiak Durangoko suhiltzaileak bertaratu dira. Etorritako taldeak egoeraren lehen ebaluazioa egin du eta teilatua ikustera igo dira eskaileradun kamioi batez baliatuz. Gertakizuna eta bere tamaina hurbiletik ikusi eta haizea indartsu segitzen zuenez, segurtasuna bermatzeko, gaurkoan ez igotzea ez eta bertan lanik egitea gomendatu dute. Nolanahi ere, udala hainbat enpresekin harremanetan jarri da egoerari aurre egiteko eta horietako batek eraikinaren barruko pista babesten eta estali bat jartzen dihardu, parkeak jaso ditzakeen kalteak ekidin asmoz, asteburuan euria bota dezakeela iragarrita baitako eta zura busti ez dadin

Koordinazio talde mistoa alkatea, hirigintza eta kirol alorretako zinegotziak, eraikina jaso zuen arkitektoak eta udal Bulego Teknikoko lankideek, besteak beste, osatzen dute. Guztiek astelehen goizean bilduko dira berriz ere, eboluzioa eta hemendik aurrerako pausuak erabaki eta gauzatzen hasteko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da