Herriko zuhaitzen inausketa eta egokitzapen kanpaina hasi da
Udal zerbitzu eta herri-lan taldeak hasi berri ditu inausketa eta lorezaintza lanak herriaren erdialdeko lorategi eta kaleetan zehar. Oraindik neguan gaudenez gero eta udaberria iritsi baino lehen, herri-lan taldeko lankideek, urtero egiten duten legez, herriko lorategi eta kaleetan landaturiko zuhaitz eta zuhaizka inausteari ekin diote, aste honetan bertan. Lanak herriaren erdialdean hasi dira, horiek amaitu ahala gainerako kale eta auzoetara zabaldu eta pasatzeko.
Gaurkoan, Cengotita C.P. Lora eta landareak SM enpresako langileek oinezkoentzat den San Pelaio kaleko zuhaitzak -magnolioak- inausi dituzte. Eta bihar Zubiaurre kalekoekin jarraituko dute.
Horren harira, aurreko astean Zubiaurre kaleko amaiera edo goiko aldean –merkatu txikia jartzen den aparkalekukoak eta Zeruko auzora sartzeko bide ondokoak- ditugun zumar hostozabalak inausi zituzten. Horietako zuhaitz batzuk handiak direnez, bai aparkalekuko baita bide ondoko zatiak itxi eta erabili ziren, segurtasuna bermatzeko. Lan hauek guztiak herriko hainbat lekutan egingo diren lorezaintza lanen barne daude.
Lotutako albisteak

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri