'Ondoko tipoa' antzezpena Ermua Antzokian

19.02.14
Ermua Antzokia

Txalo Produkzioak ‘Ondoko (hilobiko) tipoa’ tituluko muntaia dakarkigu Ermua Antzokira. Antzezlana Katarina Mazetti idatzitakoa da eta Begoña Bilbaok zuzentzen du. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen eta webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Aktoreak Iker Galartza eta Aitziber Garmendia dira, ETB telebista kateetako aurpegi ezagunak biak.

Sinopsia

Ondoko hilobiko tipoa antzezlana taularatuko du Txalok ostiral gauean (22:00etan), Ermua Antzokian. Begoña Bilbaok zuzendutako komedia jostagarria da: neskatila pinpirin bat baserrian, eta baserritar bat operan; ezberdinak diren bi mundu elkarren alboan, maila soziokultural ezberdineko bi lagun aurrez aurre. Aiora da protagonistetako bat, eta Pablo da bestea. Liraina, goxoa eta alarguna da Aiora (Aitziber Garmendia); eta berekoia, burugogorra eta ezkongabea Pablo (Iker Galartza). Bi mundu ordezkatzen dituzten gazte biek bat egingo dute leku berean, hilerrian. Maila sozial eta kultural ezberdinak aurrez aurre geratzen dira; irribarre leun bat, ordea, nahikoa izango da bi protagonisten arteko sua pizteko.

Jarraian ikuskizuna ezagutzera emateko Eibarko SER Irratian emititzen dihardugun iragarkia uzten dizuegu, MP3 formatuko audioan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko