Ermua Antzokiak hogei bat filma proiektatuko ditu martxoan
Larunbatean Ermua Antzokiak hasiera emango dio martxoko zine programazioari. Datorren hilean zine komertzialeko 10 titulu, zineklubeko 4 filma eta haurrentzako beste 5 emanaldi eskainiko ditu. Hilabetea hastearekin batera Oscar sariak esleituko badira ere, martxoa osoa sari horiei lotutako filma faboritoak proiektatzen jarraituko dugu.
Hori horrela, zine komertzialaren barne momentuko titulu garrantzitsuenak ikusi ahal izango ditugu. Horren harira, Steve McQueenen ’12 años de esclavitud’ ikusiko dugu, baita Alexander Payneren ‘Nebraska’. Eta Hollywooden arrakastatsu suertatu izan diren beste hainbat, Julianne Morek protagonizatzen duen ‘Qué hacemos con Maisie’ tragikomedia; George Clooneyren azkena, The Monuments Men, eta Robert Redford izar handiaren ‘Cuando todo está perdido’ tituluaz. Eta ikusmina piztu duen 300, el origen de un imperio 3D akzio eta abenturakoa. Zine europar eta espainiarrak ere bere tartea izango dute, David Moreau ’20 años no importan’ komedia frantsesaz eta Santiago Taberneroren ‘Presentimientos’ thrillerraz eta Emilio Martínez-Lázaroren ‘8 apellidos vascos’ komediaz gozatzerik izango dugu.
Martxoko bonoak 16,8 euro balio du
Zineklubean ere izango dugu zer ikusi, programazio interesgarria atondu baita. Esaterako, Roman Polanskiren ‘La Venus de las pieles’; Pussy Riot, una plegaria punk’ izen bera duen musika taldearen inguruko dokumental britainiarra; Danis Tanovic zuzendari bosniarraren ‘La mujer del chatarrero’ eta urteroko legez ‘Laburbiraren’ eskutik, 7 lan laburrez gozatu ahal izango dugu.
Haurrentzako zine emanaldietan ere hainbat estreina ikusi ahal izango ditugu, hain zuzen ere, La lego película 3D, Las aventuras de Peabody & Sherman 3D, El Medallón perdido eta Los cinco y el misterio de la joya escondida.
Larunbata baino lehen zine komertzialera eta zineklubera euro 1,2 euroren truke joatea ahalbidetzen duen hileko bonoa erosgai izango dugu Antzokiaren takilan bertan eta Lobianon. Hileko bonoa martxoan 16,8 euro balio du.
Ostegunean otsaileko azken filma ikusi ahal izango dugu, Lars Von Trier zuzendari ospetsu eta polemikoaren azken lanaren bigarren zatia; ‘Nymphomaniac Vol 2’ titulukoa hain zuzen ere. Emakume ninfomana batek bere istorioa lehenengo pertsonan kontatzen du. Filma polemikoa eta tentsio gorenekoa da. Probokatzailea, dibertigarri, argia, ironiko eta desafiatzailea kritikaren esanetan. Von Trierren lanetan ohiko denez bikote protagonista handiak, Charlotte Gaingsbourg eta Stellan Skarsgard, egoteaz gain, horiekin bat lanean aritu izan dira Hollywoodeko beste aktore ospetsuen sorta bat, esaterako, Shia LaBeouf, Christian Slater edo Uma Thurman. Filma ohiko ordutegian proiektatuko da, iluntzeko zortzi eta edietan, jatorrizko bertsioak gaztelerazko azpitituluekin.
‘Nymphomaniac 2’, ‘Presentimientos’, ‘Agosto’ eta ‘Bram Barrabas’ filmak ikusgai Ermua Antzokian
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Santiago Tabernero zuzendariaren ‘Presentimientos’ titulukoaren lehen emanaldiarekin. Aktore protagonistak Eduardo Noriega eta Marta Etura dira. Filma Clara Sánchezen izen bereko eleberri arrakastatsuaren egokitzapen librea da. Julia eta Félixen arteko harremana kinka larrian dago. Opor egun batzuk hondartzan harremanari eutsi eta bere onera ekartzeko balio dezaketela uste badute ere, aukeratutako lekura iritsitakoan egoera korapilatu besterik ez da egiten bikotearekin zerikusirik ez duen hainbat arrazoirengatik. Thriller honek harrapatu egiten zaitu, ikuslea tentsioan mantenduz gidoi xurgatzailea eta protagonisten lan bikainari esker. Filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Astebukaera honetarako bigarren proposamena ‘Agosto’ titulua da. Jonh Wells zuzendariren filma honek Tracy Lets idatzitako antzezlan ospetsuaren egokitzapena da, zeinarekin bidez Pulitzer sariak jaso zuen 2008an. Aktore talde bikaina bildu du, besteak beste, Meryl Streep, Julia Roberts, Ewan McGregor, Juliette Lewis eta Sam Shepard. Oscar sarietan izendapen bi ditu aktoresa onenarena – Meryl Streep- eta bigarren aktorearentzat –Julia Roberts-. Westontarrak senidearen etxean biltzen dira, familia-burua desagertu eta gero. Unearen tentsioak eraginda belaunaldien artean azken urteetan izandako tira-birak azaleratzea dakar, ondorioak aldez aurretik ezagutu ezin daitekeelarik. Filma bizi-bizia da eta tentsioz josita dago, ikuskizun korala eta aktoreak maila emanen dute, inork epel utziko ez duen lan honetan. ‘Agosto’ larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, igande arratsaldeko 5etan eta haurrentzako emanaldian ‘Bram Barrabas’ proiektatuko dugu. Brams zazpi urteko mutil gelditu ezin eta irudimentsua da. Eskolaratzean Fish jaun irakaslearekin topo egingo du, ume zuzenak hezteko ideiarekin obsesionatuta dagoena. Gurasoek benetan lan zaila izango dute haurra pozik mantentzeko irakasleak erakusteko duen moduaren kontura. Bram Barrabas filma dibertigarri eta pedagogiko holandarra da, han harrera oso ona jaso duena. Filma euskaraz proiektatuko dugu.
Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa