Hogeita hamabost familiek parte hartu dute Ermuko ‘PCPI’ ikastegiaren ‘familien topaketan’
Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenerako Ikastegiak aurtengo 13-14 ikasturteko familien arteko II topaketa gauzatu berri du, aurreko asteko ostiralean. Ikastegiko zuzendaritza pozik agertu da, guraso askok parte hartu izan dutelako. Topaketak ikastetxearen eta familien arteko zubi izateko helburua dute, elkarren arteko harremanaz errazago baita elkar ezagutza eta trebatzaileen inplikazioa horien seme-alaben heziketa prozesuan.
‘Familien arteko topaketa’ orain bost urte hasi zen Ikastetxeak duen giza eta hezkuntzaren barne, atal akademiko hutsaz gain programaren barne dauden ikasleei jarraipen integral osoa eta pertsonalizatua eskaini nahi zaizkielako. Gazteek garatze bidean duten oinarrizko euskarrietako bat familia denez gero, horien eta ikastegiaren arteko inplikazioa oso komenigarria da. ‘Familien topaketetan’ gurasoen esku jarri nahi dira nerabe seme-alaben harremanarekiko oso erabilgarri diren hainbat baliabide trebetasun positibo eta eraginkorrak.
Ekimena urterik urte sendotzen ari da. Zuzendaritza pozik badago, esan behar dugu beste horrenbeste gertatzen zaiela gurasoei eta, ekimenak duten baliagarritasunean ados egonik, ikasleak aurrera jarraitzeko eta bilerak mantentzeko adorea erakusten dute. Eta baita familien parte-hartzea areagotzeko apustua ere, bere ikasle eta gurasoen seme-alaba diren gazteei mesede egingo dielakoan sinesten baitute.
Lotutako albisteak

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker