Inauterietan establezimenduek ordutegi berezi eta luzeagoa izango dute ixteko

28.02.14
Hiritarren Segurtasuna

Inauteriak direla-eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, aurtengo martxoaren 1etik 4ra bitartean, baimena dute jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi ordu gehitzeko.

Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean hartu da ordutegiak luzatzeko erabakia. Erregulazio horretan xedatzen da establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango dela ondoren zehazten ditugun kasu eta kopuruetan:

  • Ordu eta erdi ostiral, larunbat, eta jaiegunen bezperatan.
  • Ordu erdi gehiago ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Salbuespen eta luzapen horiek ohiko ordutegiari eransten edo gehitzen zaie. Ordutegiak zehazturik daude establezimenduaren tipologia edo motaren arabera. Sailkapena ondorengoa da:

Establezimenduen ordutegiak 
Taldea Ixteko ohiko ordutegia
Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperatan
Inauteri jaietan
Larunbata, martxoak 1 martxoak 2, 3 eta 4
1 23:00ak 0:30ak 2:30ak 1:00ak
2 Ordu 1:00a
2:30ak
4:30ak
3:00ak
3 2:30ak 4:00ak 6:00ak 4:30ak
4 4:30ak 6:00ak 8:00ak 6:30ak
  • 1ngo taldea: Gazteentzako dantza-aretoak eta dantzalekuak, diskotekak,dastalekuak, izozki-dendak, txokolategiak, txurro-dendak, kruasan-dendak, te-aretoak eta antzekoak
  • 2. taldea: Tabernak, ardandegiak, edalekuak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak,janari-etxeak,txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak.
  • 3. taldea: Taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, disko-barrak, karaokeak eta antzekoak.
  • 4. taldea: Dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe-teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak.

Gure udalerrian hiru establezimendu ditugu 4. taldean. Beste hiru hirugarrenean ditugu eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldekoak dira. Azkenik, lehenengoan ditugunak ere urriak dira, ia apenas.

Horrez gain, gogoratu behar dugu baita ere, 3. eta 4. taldeko establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztelarik.

Ixteko ordutegia luzatzeak, ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortu ez izanagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan