Fisterra, Blanca Portillo eta Ángeles Martínen antzezpena Antnzokian

05.03.14
Ermua Antzokia

‘Entrecajas Produccioness’ produktorak ‘Fisterra’ antzezlana dakar Ermua Antzokira aste honetan. Ikuskizuna ostiralaren gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrera bakoitzak 15 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan. Ia ez da sarrerarik geratzen. Antzezpenean Blanca Portillo eta Ángeles Martín antzezle ezagunek lan egiten dute eta ikusmina piztu du.

Lana Vicente Ferrék idatzi du eta zuzendari lanak Victor Condek egiten ditu. Blanca Portillo eta Angeles Martin ditu protagonista umore zirikatzailez jositako komedia zorrotz honek. Adin ertaineko emakume batek taxi bat eskatu du senar hil berriaren errautsak itsasoan zabaltzeko. Dena normala dela dirudi, taxian egin daitekeen beste edozein bidaia bezalakoa, baina hortik aurrera, ezer ez da hasieran zirudiena izango.

Sinopsia

“Itxurek engainatu egiten dutela” betidanik entzun dugun diskurtrsoa da. Zerbaitegatik susmagarria dela iruditzen zaigun ha hura, behar bada ez da pentsatzen duguna… Begirada soil batekin konfiantza ematen digun hark, zerbait iluna ezkutatzen/gordeko du behar bada… Eskua luzatzen digun hura, geroxeago eskua zabaldu eta amildegira erortzen utziko gaituena izango da agian… Itxurek engainatu egiten dute eta FISTERRAn inon baino gehiago.

Jarraian ikuskizuna ezagutzera emateko Eibarko SER Irratian emititzen dihardugun iragarkia uzten dizuegu, MP3 formatuko audioan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu