Ezohiko Osoko Bilkura egingo Hiri-antolamenduko Plan Nagusi berriaz

10.03.14
Erakundea

Ermuko Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Organoa Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaz (HAPN) hitz egin eta eztabaidatzeko bilduko da eta, bozketaren arabera, tresna hori hasierako izaeraz onesteko. Eguneko gai-zerrendak bi puntu ditu, udalerriko Hiri-antolamenduko Plan Nagusia eta Hirigune Historikoa Babestu eta Kontserbatzeko Plan Berezia hasierako izaeraz onartzea.

Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren definizioa, ondorengo hau da: udalerriko hirigintza-plangintzaren oinarrizko tresna, gero beste plangintza-tresnekin garatu beharreko udal-mugapea oso-osorik egituratzen duena. Bere egiteko nagusiak hauek dira: a) lurzorua sailkatzea, legean ezarritako lurzoru moten arabera; b) lurraldearen egitura erabakitzea, bereziki komunikabideen sistema orokorra, espazio libreak eta ekipamenduak zehaztuz; c) denboran zeharreko garapena programatzea, launa urtetako bi epe zehaztuz eta udal-mugapean batera egiten diren jarduketa publiko guztiak koordinatuz; d) erabilera orokorrak eta aprobetxamendu mailak ezartzea, lurzoru mota desberdinen arabera.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da