Polanski eta Redford handien azken lanak Ermua Antzokian ikusgai asteburuan

12.03.14
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak ostegunean emango dio hasiera asteko zine programazioari. Zineklubean dagoeneko zinean legenda dugun Roman Polanski zuzendariaren azken lana ikusi ahal izango dugu, La Venus de las pieles titulukoa. Filmean interpretazio deman aritzen dira errealitatean bere emaztea den Emmanuel Seigner eta Mathieu Amalric. Thomas antzepena prestatzen ari da eta audizioak bukatutzat ematear dago pertsona egokia aurkitu gabe. Une horretan emozionalki atzeraka egiten dioen Vanda aktorea agertzen da, interpretazio bikaina eginez. Lana komedia beltza da, ukitu psikosexualak dituena eta Polanskiren lanek dituzten ezaugarriak dituena: tentsioa, egokitasun teknikoa, interpretazio azpimarragarriak, trebezia narrazioan, fidagarritasuna azken emaitzan eta edozein istoriori talentuzko etekina ateratzeko gaitasuna. La Venus de las pieles Frantziako César sarietan zazpi izendapen eduki zituen eta Polanskik zuzendari onenaren saria eskuratu zuen. Iluntzeko zortzi eta erdietan eta jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, bi filma aparta ikusi ahal izango ditugularik egun horretan. Arratsaldeko zazpi eta erdietan David Moreau zuzendariaren 20 años no importa komedia frantziarraren lehen proiekzioa emango dugu. Alicek 38 urte ditu eta profesional arrakastatsua eta goranahi zalea da, bere jomugak lortzeko egiten dituen maniobrak ezusteko bidea hartuko dutelarik bere intereserako erabili nahi duen Balthasar gaztea ezagutu ondoen. Komedia dibertigarria da ikusle lehen minututik harrapatuko duena. Hasieran eta ustez azalekoa iruditu diezagukeen arren, zalantza eta hausnarketa interesgarriak ditu. 20 años no importan larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Astebukaera honetako bigarren filma J.C. Chandor zuzendariaren Cuando todo está perdido tituluko filma da, Robert Redford protagonista izanik. Filmak drama eta abentura uztartzen ditu, marinel eskarmentatuak bizirauteko itsaso eta baldintzekin mantenduko duen borroka erakutsiz. Marinelak Indiako ozeanoan bakarkako bidaia egiten dagoenean edukiontzi batekin jo egiten du, kalteak kinka larrian jarriko dutelarik. Esperientzia zabala, zorroztasun eta borroka gaitasun handiak izanik ere, egoera oso zailari aurre egin behar izango dio, heriotzari aurrez aurre begiratuko dio. Redfordrrek interpretazio lan aparta egin du, aktore eta protagonista bakarra baita. Nolanahi ere, handitu eta pantaila osoa bete eta irensteko gauza da, istorio epiko bat eutsiz, tentsioz jositako drama hunkigarri honetan. Filma larunbat gaueko hamarretan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haurrentzako emanaldiri dagoenez, igande arratseko 5etan El medallón perdido ikusi ahal izango dugu. Familia lana da, abenturaz jositakoa eta asmo pedagogikoa duena. Danielek umezurtz-etxera doa eta umeei mendeak atzera galdutako zamako zaharra topatu zuten bi lagunen istorioa kontatzen die. Narrazioak indar handia duenez gero, entzuleak bereganatu eta horretan murgilduko ditu, behar bada larregi murgildu ere.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan